KIUBek aholku batzuk eman ditu kaltetuak izan diren pertsonentzat Barakaldon Hortz klinika ixteagatik

Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoak bisita egutegi bat prestatu du ahalik eta lasterren pertsona kaltetuei arreta egiteko.

Barakaldo, 2019ko otsailaren 13a

Barakaldon hortz klinika bat-batean itxi izanaren ondorioz, Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoak (KIUB) egutegi berezi bat sortu behar izan du kaltetuak izan diren pertsonei arreta egiteko ahalik eta epe laburrenean. Gainera, KIUBek hainbat aholku eman ditu oraindik enpresa honetan tratamendua jasotzeko zain dauden pertsonentzat, jakiteko nola jokatu dezaketen egoera honen aurrean.

KIUBek, beraz, enpresa hau ixtearren kaltetuak izan diren pertsona guztiei arreta egingo die. «Jarri dugun helburua auzokideei aholkularitza ematea izan da izapideak egiterako orduan eta prozesuan lagundu ahal izatea, alde batetik, haien zalantzak argitu ahal izateko, eta bestetik, egoera honek sortu duen zalantzaren aurrean lasaitasuna sortzeko», adierazi du Danel Solak, Inguraldeko presidenteak.

Azken egun hauetan, KIUBek hortz klinika honetako bezeroen dei eta kontsulta desberdinak jaso ditu. 010 bidez eskatu duten pertsonak zitatzeaz gain, KIUBek gomendio batzuk eman ditu kaltetuak izan diren pertsonei gida bezala balioko dietenak, jadanik ordainduak izan diren zerbitzuak erreklamatzerako orduan.

Aholkuak honako hauek dira:

Barakaldoko Udalak Kontsumitzailearen Bulegoaren bitartez honako jarduteko jarraibide hauek eman ditu ixtearen ondorioz kaltetuak izan diren barakaldar kontsumitzaileentzat:

1.- Erreklamazioa aurkeztu Barakaldoko Kontsumo Bulegoan (KIUB). Nola? Herritarren Arreta Zerbitzuan aurretiko hitzordua eskatuta, presentzialki edo telefonoz 944789200 zenbakian.

2.- Erreklamazioa dokumentatu ahal izateko, beharrezkoa izango da eskuragarri daukazun informazio guztia atxikitzea: aurrekontua, kontratuak, ordainagiriak, fakturak, publizitatea, eta abar.

3.- Erreklamazioa kaltetua izan denak aurkeztuko du, edo haren ordez, horretarako legalki baimendua izan den pertsonak (baimen dokumentua).

Kasu honek bi alderdi ditu: alde batetik, dokumentazio klinikoarekin eta hortzen historiarekin erlazionatuta dagoen gaixotasuna, eta bestetik, finantziazioarekin erlazionatuta dagoen alderdia. Izan ere, kontsumitzaileak haien tratamendua etetera behartuta daude, hasita dituztenak edota hasteko daudenak, eta horiek aurretik ordainduak izan dira.

Tratamendua etetera behartuta ikusi diren pertsonak eta haien dokumentazio klinikoa eta hortzen historia behar dutenak Bizkaiko Haginlarien Elkargo Ofizialarekin harremanetan ipin daitezke Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. e-mailaren bitartez.

Bestetik, zera gertatzen da batzuetan: tratamendua jasotzen ez jarraitzeaz gain, pertsona kaltetuek finantziazio kontratua indarrean izaten dute tratamenduaren ordainketa egiteko, eta gerta daiteke tratamendua osorik ez amaitzea. Zerbitzu horren prestazioari lotutako kreditua bada, kontsumitzaileak finantziazio kontratu hori deuseztatu egin beharko du.

Kontsumo Bulegoan erreklamazioa aurkeztu ondoren, finantza erakundearekin harremanetan jarriko gara hemendik, jadanik ordainduta dauden kantitateen kredituaren ezeztatzea eta itzultzea erreklamatzeko (totala edo partziala), eta Bizkaiko Haginlarien Elkargo Ofizialarekin kaltetuak izan diren pertsona bakoitzaren historia klinikoa eskatzeko.

Kontsumobidek eman dituen gomendioak etorkizunera begira:

1. Legalki ezarri diren klinikak aukeratu eta konfiantza ematen dutenak.

2. Eskubidea duzu idatziz eta zehaztutako aurrekontua eskatzeko. Idatziz informatu beharko da ere, aurrekontua onartzen den unetik, haginlari erantzulearen izena.

3. Publizitatea loteslea da. Publizitate liburuxkak, webguneko informazioa, aurrekontuak, fakturak eta abar gorde egin behar dira. Erreklamazio bat eginez gero behar izango dituzu.

 

SUBIR