GARAPENek lantaldea osatu du migratzaileen ekintzailetza sustatzeko, ekonomiaren eta jendartearen hazkunderako aukera gisa

Gaur, martxoaren 1ean, GARAPENek, Getxoko Udalarekin batera, deialdia egin die estatu osoko hiriei aniztasunaren kudeaketan aurrera egiteko, ekintzaile migratzaileei laguntza emanez.

Burgosko Diputazioa eta Zaragoza, Getafe, Ciudad Real, Valentzia eta Murtziako udalak jardunaldian parte hartzen ari dira, eta proiektuarekin bat egiteko interesa agertu dute. Euskadin, Getxo ez ezik, zeina ikuspegi honekin lanean ari den, beste eskualde batzuk ere -Tolosaldea, Oarsoaldea, Goierri, Deba Behea- batu zaizkio egitasmoari, hala nola Barakaldo, Bilbo eta Gasteiz udalerriak.

Ekimena MEGA Proiektuaren (Migrant Entrepreneurship Growth Agenda) baitan dago, zeinaren finantzaketan COSME programa europarrak (2014-2020) ere parte hartu duen (http://migrant-entrepreneurships.eu). Proiektuburua MPG (Migrant Policy Group) da, eta, GARAPENez gain, Italia, Frantzia, Alemania, Belgika eta Espainiako bazkideek parte hartzen dute.

 Hauek dira MEGAren helburuak: hirien beharrak aztertzea, migratzaileen ekintzailetza bultzatzeko lan-esparruan; eragile konprometitu guztien artean sare nazionalak sor daitezen sustatzea; plataforma transnazional bat eratzea, EBko hainbat herrialdetako eragile konprometituek esperientzien eta ezagutzen berri eman ahal izateko elkarri; eta gomendio politikoak proposatzea zein estatuko nahiz EBko erakundeekin epe luzerako elkarrizketak abiatzea.

Jardunaldia parada egokia da, era berean, migratzaileen estatu-mailako ekintzailetzaren egungo egoera aztertzeko, esperientzia interesgarriak ezagutzeko eta eragileak migratzaileek gure herrialdeko ekonomiaren eta jendartearen hazkundean duten garrantziaren gainean sentsibilizatzeko (egitaraua ikusi)
SUBIR