Sinatu egin da enpresa-ideiak biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 10. Lehiaketaren hitzarmena

Meatzaldeko Behargintzak Ezkerraldeko Behargintzekin batera enpresa-ideiak biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 10. Lehiaketa antolatzen du.

tsailaren 1ean sinatutako hitzarmen horrek hasiera ematen dio Lehiaketa honen hamargarren edizioari; aurreko 9 edizioetan ia 1.500 proiektu aurkeztu izan dira.

Enpresa-ideien Lehiaketa hau ardurak eta eskualderako beharrezkoak diren enpresa-ideia berritzaileak dituzten pertsonak saritzera zuzenduta dago.

Lehiaketa honen helburuak hurrengoak dira: hiritarrak kultura ekintzailera eta enpresa berriak sortzeko kulturara hurbiltzea, udalerrirako eta eskualderako beharrezkoak diren enpresa-ideia berrien garapena bultzatzea, enpresa-kulturari laguntza eta zabalkundea ematea ingurune honetako pertsona ekintzaileen artean, herritarren arteko enpresa-sarearen ezagutza hobetzea, eta eskualdeak negozio aukera berriak sustatu eta bultzatzeko duen eginkizunari hedapena ematea.

Ildo horretatik, Lehiaketa hau herritar guztiei zuzenduta dago, hain zuzen ere, udalerrirako eta eskualderako beharrezkoak diren enpresa-ideia berriak aurkezten dituzten banakakoei edo kideei, baldin eta partaide horien gutxieneko % 50 Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza parte-hartzaileetako udalerriren batean erroldatuta badago.

Sariketa honetan parte hartzeko baldintzak argiak dira: adinez nagusia izatea, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza parte-hartzaileetako udalerriren batean erroldatuta egotea, enpresa-ideia bat izatea, eta gidoi baten bidez enpresa-ideia hori islatzea. Taldeen kasuan, gutxienez ere parte hartzen dutenen % 50 udalerri horietan erroldatuta egon beharko da.

Saria jasotzen duten ideien jabetza parte hartzen duten Behargintza Zentroena izango da.

Sariak

  • LEHEN SARIA: 1.000 €
  • BIGARREN SARIA: 800 €
  • HIRUGARREN SARIA: 700 €
  • 20 SARI TOKIKOENTZAT: entitate bakoitzak tokiko 4 sari banatuko ditu, bakoitza 300 eurokoa.

Balorazio-irizpideak

  • Enpresa-ideiaren kreatibitatea.
  • Eskualdeko enpresa-sarean ezartzeko dituen aukerak.
  • Ideiak ingurumenean izan dezakeen eragina.
  • Ideiak eskualdeko udalerriek dituzten beharrizan eta erronkekin duen lotura.

 Aurkezteko epea eta modua

  • Epaimahaiak enpresa-ideia aurkezteko ezarritako epea 2018ko otsailaren 5ean hasiko da, eta 2018ko apirilaren 12an amaituko da, 13:00etan.

Informazio gehiago hemen.

SUBIR