Google Aktiba Zaitez Bira Barakaldora iritsi da

Trebetasun digitaletako prestakuntza-ikastaroak eskaintzen ditu.

Barakaldon, 2017ko azaroaren 20an.

Google Aktiba Zaitez Bira Barakaldora iritsi da. Bira hau prestakuntza eta trebetasun digitalak eskaintzen dituen autobus batean datza. Helburua argia da: lanerako gaitasuna hobetzean interesa duten pertsona guztiengana prestakuntza mota hau doan helaraztea.

Autobus horrek bere ibilbidea aurreko astean hasi zuen, Bilbon, eta bertan, Euskadik "Google Aktiba Zaitez Saria" jaso zuen; izan ere, erkidego honetan dagoeneko 12.500 ikaslek jaso dute trebetasun digitaleko prestakuntza. Birako autobusak informaziorako toki bat jarriko du gaur Barakaldoko Udaletxeko plazan.

Interesdunak bertaratu daitezke Google Aktiba Zaitez ekimenak eskura jarriko dien doako prestakuntza-eskaintza zabala ezagutzeko. Hurrengo ikastaro hauek nabarmentzen ditugu: marketin digitala, ekintzailetza, merkataritza elektronikoa, lanerako eraldaketa digitala, cloud computing-a edo webgune eta aplikazioak garatzea.

«Google Aktiba Zaitez bira honen bitartez, trebetasun digitaleko gure doako prestakuntza-ikastaroak hurbildu nahi ditugu, eta baita sarbidea erraztu ere. Izan ere, gure ikastaroetan ikasleek gaur egun lan-merkatuan sartzeko ezinbestekoak diren trebeziak eta gaitasunak bereganatzen dituzte. Aktiba Zaitez ekimena abiatu zenetik, ikastaroak egin dituzten 2.2250 gaztek baino gehiagok arrakasta izan dute; dela lana aurkitu dutelako, dela programa honetako prestakuntzati esker beren enpresa sortu dutelako.», hori dio Francisco Ruiz Antón-ek, Espainia eta Portugaleko Google-en Politika eta Gai Publikoen Zuzendariak.

Gaur Barakaldon egon eta gero, autobusak bere ibilbidea jarraituko du Euskadin zehar: Laudion, azaroaren 21ean (Zumalakarregi Etorbidea, 27), eta Irunen, azaroaren 22an (Ensanche Plaza).

Google Aktiba Zaitez Euskadiko biraren agenda webgune honetan kontsulta daiteke: formacionactivate.withgoogle.com/tour/

Google Aktiba Zaitez zifratan

Google Aktiba Zaitez Google-en gaitasun digitalen inguruko doako prestakuntza-programa da, eta aurrez aurreko nahiz online-formakuntza eskaintzen du.

Programa hau 2014an martxan jarri zen, hainbat entitateren laguntzarekin: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa, EOI, Red.es, IAB Spain, Santa Maria la Real Fundazioa eta Autonomia Erkidego guztien 29 unibertsitate publikoak. Google Aktiba Zaitez programan parte hartu ostean, dagoeneko 34.000 lagunek baino gehiagok lanpostu bat edo praktikak lortu dituzte, dela besteren kontu, dela beren negozioa abiatu dutelako. Era berean, programa honi esker, Espainian 230.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute trebetasun digitalen inguruko formazioa.

Google Aktiba Zaitez

Prentsa-kontaktua:

Ana Mayo
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
608 111 512

 

SUBIR