84 enpresa berri eratu zituen Barakaldok 2015ean; aurreko ekitaldian baino zortzi gehiago, alegia.

2015ean, 84 enpresa berriren sorrera babestu zuen. Ondorioz,103 enplegu sortu ziren, sustatzaileak eta jarduera hasteko kontratatutakoen artean. Enpleguen % 53,40 emakumeei dagokie, eta %46,60, aldiz, gizonei.  Bi milioi euro inguruko inbertsioa eragin zuten enpresek.

Barakaldoko ekonomia eta enplegua sustatzeko Inguralde erakundearen aholkularitzapean sortutako 84 enpresetatik 60 ETEak izan dira, eta 24, berriz, saltokiak Sustatzaileek aukeratutako jarduera-sektoreari begiratuz gero, ETE berrien % 30,95 zerbitzu pertsonalak dira; %28,57, berriz,  merkataritzakoak eta, gainontzeko % 17,86, ostalaritzakoak.  

Zerbitzu pertsonalen sailean, jantzi konponketa eta bidaiariak garraiatzearekin zerikusia duten jarduerek egin dute gora. Merkataritza zerbitzuei dagokienez, haur eta emakume moda saltoki berrien zabaltzea ez ezik, osagarri, oinetako eta elikadura saltoki berrien  zabaltzea nabarmendu da. Eraikuntzako profesionalak hurbildu dira Inguraldeko Enpresak Sortzeko Zerbitzura, autoenpleguaren galdezka, arkitekturarekin eta etxebizitza,denda, ostalaritza lokal eta abarretan obrak egitearekin zerikusia duten enpresei zerbitzuak emateko. Era berean, enpresaburu bakarreko forma juridikoa aukeratu du % 89,28k. Gainerakoek, berriz, lan izaerako formulak aukeratu dituzte.

SUBIR