Barakaldoko ikasleek ekintzaileak izaten ikasi dute

14 eta 17 urte arteko 300 ikasle inguruk enpresa bat garatzeko prestakuntza jaso dute, Kultura Ekintzailearen Difusioa programaren bidez, Inguraldek, Barakaldoko Udaleko garapen agentziak antolatutakoa

Barakaldoko gazteen talentua garatzea garrantzitsua da, izan ere, guztiek ekin beharko dute bizitza profesional eta pertsonalean; erabakiak hartu, proiektuen buru izan, komunikatzen eta berritzen jakin. Helburu horrekin, Barakaldoko Udaleko garapen-agentziak, Inguraldek, urtero, Ikasgeletan Kultura Ekintzailearen Difusioa programan parte hartzeko aukera ematen die hiriko ikastetxeei. Bukatu berri den ikasturtean, 14 eta 17 urte arteko DBH, Lanbide Heziketa eta Batxilergoko 300 ikasle inguruk mundu ekintzailearekin harremana izan dute, programa horri esker.

Prestakuntza horren gakoa da ikasleei erakustea laster haien etorkizun profesionalari buruzko erabakiak hartu beharko dituztela. Norberaren konturako lan egiteko aukera dagoela erakutsi nahi diete. Horretarako, programa horren bidez, ikasleei beharrezkoak diren erramintak, trebetasunak eta ezagutzak eskaintzen zaizkie. Horri esker, enpresen errealitatearekin lehenengo kontaktua izaten dute eta erakundeen laguntzak ezagutzen dituzte. Gainera, proiektu horren bidez,– Barakaldon martxan dagoena 2004tik– ikasleen trebetasun batzuk garatu nahi dira; sormena, ekimena, arriskuak hartzeko gaitasuna eta lan autonomia.

Lan metodologia

Inguralderen metodologia proiektu ekintzaileak egitean datza. Gero, ikasgelan ebaluatzen dira horiek. Programan, enpresaren munduari buruzko hitzaldiak daude, adibidez; ‘La situación del Mercado laboral’, ‘El Plan de Negocio’ eta ‘Generación de Ideas’. Ikasgelan enpresa-ideia baten garapena proposatzen da. Horri esker, ikasleen talentu ekintzailea hezitu daiteke era praktikoan. Bisitak egiten dituzte enpresa berrietara, ekintzaileekin harremana izateko. Gainera, Inguraldek kudeatzen duen Innobak enpresa-zentroa eta Ezkerraldeko Enpresak Garatzeko Zentroa bisitatzen dituzte. Horri esker, enpresen errealitatea eta, autoenpleguaren aldeko apustua egitekotan, laguntza eman ahal dieten erakundeak ezagutzen dituzte.

Esperientzia pilotua eta enpresa erreala

Aurten, Inguraldek aurrera egin du Kultura Ekintzailearen Difusioa programarekin. Enpresa erreala sortzeko esperientzia pilotu bat garatu du Salesianos Barakaldo eskolan eta Burtzeña Dominicas ikastetxean. Horrela, Salesianoseko 27 ikaslek eta Dominicas ikastetxeko 25 ikaslek enpresak “sortu” dituzte (Jóven Impresión eta Tintasin). Haien helburua izan da toner eta inprimagailuetako kartutxoak birziklatzea.

Bi kasutan, materialarekin lortutako irabaziak ekimen humanitarioak laguntzeko erabili dira. Lan hori ekimenean parte hartu duen enpresa berezitu baten bidez egin da. «Esperientzia oso onuragarria izan da. Izan ere, parte hartu duten 52 ikasleek ondo pasatu dute enpresa sortzen eta martxan jartzen. Esperientzia baliagarria izan da enpresaren mundua ezagutzeko eta bizitza pertsonalerako lagungarriak izango diren ezagutzak eta gaitasunak eskuratzeko», azaldu dute Inguralderen Enpresa sorkuntza sailetik. Haien intentzioa da esperientzia errepikatzea datorren ikasturtean.

SUBIR