Bizkaiko Foru Aldundiak enpresak sortzeko diru-laguntzen deialdia zabaldu du

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 19an hasiko da

Bizkaiko Foru Aldundiaren helburua da lurraldean aktibitate ekonomiko berriak sortzea eta enplegua sustatzea. Horretarako, 2014ko urriaren 1a eta 2015eko irailaren 30aren artean sortutako enpresak diruz laguntzeko deialdia ireki du.

Diru-laguntza jasotzeko enpresek baldintza hauek bete behar dituzte: enpresa IAEn alta eman baino lehen, sustatzaileetako bat langabezian egon dela edo autonomoetan alta eman dela frogatzea.

Diru-laguntza 3.000, 4.000 edo 5.000 eurokoa da enpresekiko

Martxan jartzeko gastuak eta aipatutako denbora tartean funtzionamenduagatik sortutako gastuak diruz lagunduko dira. Lokalaren alokairua; hornidurak (argi-indarra, ura, telefonoa, gasa); aseguru-etxeen diru-sariak; garbiketa eta mantenua; bulegoko materiala; zerbitzu profesional independenteak; publizitatea eta promozioa; autonomoen erregimenean Segurantza Sozialaren kotizazioa, baita erregimen orokorreko kontingentzia arruntak ere, hori guztia, gehienez urtebetez, enpresa Aktibitate Ekonomikoetan alta eman zenetik. Aktibitate ekonomikoan baja ematen bada, jasotzeke dagoen ordainketa lortzeko eskubidea galtzen da.

EPEAK ETA ESKAEREN AURKEZPENA

Diru-laguntza jaso nahi duten sustatzaileek eskaerak maiatzaren 19 eta irailaren 30a bitartean aurkeztu behar dituzte. Barakaldoko garapen-agentziak, Inguraldek, eskaerak ahalik eta lasterren aurkeztea gomendatzen du. Izan ere, aurrekontua azkar bete ohi da.

Eskaera eta dokumentazioa Sustapen Ekonomikoko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu behar dira. (www.bizkaia.eus/sustapena-OficinaVirtual). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa izan beharko du edo Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea. Horren txartela eskatu ahal diote bulegoan, Orueta Apezpiku 6, Bilbao.

Inguraldek babesten dituen ekintzaileek deialdiari buruzko informazio gehiago eskura dezakete Enpresa Sorkuntza sailean.

SUBIR