76 enpresa berri sortu dira Barakaldon, Inguralderen laguntzari esker

Barakaldoko Udalak lan postuak sortzeko estrategiarekin jarraitzen du. Lan horri esker, Udalak 76 enpresa berrien sorkuntza sustatu zuen 2014an.

Ekintzaileei aholkuak eta bere negozioak sortzeko laguntza eman die,Inguralde garapen-agentziaren bidez. Enpresa horiek 95 lanpostu sortu dituzte.

Bizkaiko ekintzaileek Barakaldo gustuko dute aktibitate ekonomiko berriak martxan jartzeko. Horrek hazkundea bultatzen du eta enpresen berrikuntza ere bai.

Sortu berri diren negozioen artean hauek nabarmentzen dira: zerbitzu pertsonalak ematen dituztenak (2014an, sortu ziren enpresen %30,26), saltoki berriak (%28,95) eta enpresen zerbitzuetara dedikatzen direnak (%18,42).

Sortutako konpainia guztien artean, 65 banakako enpresari era juridikoaren azpian sortu dira. Besteak sozietate mugatuak, ondasun-erkidegoak eta enpresa berri sozietate mugatuak dira.

Udalak gainbegiratutako enpresen bataz besteko inbertsioa 23.000 eurokoa da, iaz baino %21,06 gehiago. Oraingo honetan, besteren kontura egindako inbertsioaren igoera nabaritu da.

Martxan jartzeko fasea pasatu ondoren, enpresa txiki eta ertainek merkatuan sendotzeko erronkari aurre egin behar diote. Jarraipena ziurtatu behar dute eta hazi ere egin behar dute. Horretarako, Inguraldek banakako segimenduen programa eskaintzen du. Bertan, 32 enpresak hartu dute parte. Zerbitzu horretan, enpresa bakoitzarekin kudeaketaren arlo hauek jorratzen dira: marketinga, zergak, finantzazioa, kudeaketa eta arriskuen prebentzioa.

Joan den urtean, Udaleko garapen-agentziak 451 pertsonak aurkeztutako 411 ekimen aztertu zituen.

 

SUBIR