VII Eskualdeko Enpresa-Ideia Lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea zabalik

Saritan 8.500 euro banatuko dira ideia onenen artean. Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 17an bukatuko da

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Enpresa-Ideien Bankuaren VII Lehiaketa abian jarri da Inguralde eta Portugalete, Sestao, Santurtzi eta Meatzaldeko Behargintzen eskutik. Lehiaketa inguru ekonomikoaren garapenerako beharrezkoak diren enpresa-ideia berriak dituzten pertsonentzako da. Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 17an bukatuko da.

Ekimenak hainbat helburu ditu: kultura ekintzailea eta enpresen sorkuntza gizarteari ezagutaraztea; udalerri eta eskualderako beharrezkoak diren enpresa-ideien garapena sustatzea; enpresa-kultura laguntzea eta ezagutaraztea eskualdeko ekintzaileen artean. Beste xede batzuk ere baditu: gizarteak enpresa mundua hobeto ezagutzea; eta zabaltzea eskualdeak negozio aukera berriak sustatzen dituela.

Nork har dezake parte?

Ideia Banku Lehiaketa herritar guztientzat da, eta bakarka edo taldeka parte hartu ahal da. Taldeen kasuan, taldekideen %50k parte hartzen duten Ezkerraldeko edo Meatzaldeko Behargintzetako herrietan erroldatuta egon behar du.

Parte hartzen duten Behargintzek saritutako ekimenen jabeak izango dira

Lehiaketa honetan parte hartzeko baldintzak hauek dira: adinez nagusia izatea, parte hartzen duten Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintzen herrietan erroldatuta egotea; enpresa-ideia bat izatea eta gidoi bat osatzea berarekin. Ideia taldeka aurkezten bada, taldekideen %50k parte hartzen duten Ezkerraldeko edo Meatzaldeko Behargintzetako herrietan erroldatuta egon behar du.

Baloratzeko irizpideak

Epaimahaiak enpresa-ideiaren zenbait gauza kontuan hartuko ditu; kreatibitatea, eskualdean ezartzeko aukera errealak, eskualdeko herrietan planteatzen diren erronka eta beharrekin duen zerikusia, eta ingurugiroarekiko ondorioak.

Sortu zenetik, Ideien Bankuaren Lehiaketa ia 1.000 enpresa-proiektu jaso ditu, hau da, ia 160 ideia lehiaketa bakoitzeko. Parte hartzaileen artean emakumeak eta gazteak gero eta gehiago nabarmentzen dira.

Sariak

Aurreko edizioetan bezala, 8.500 euro banatuko dira saridun proiektuak errealitate bihurtzeko. Lehenengo saria 1.000 eurokoa izango da, bigarrena 800 eurokoa eta hirugarrena 700 eurokoa. Gainera, 20 udal accesit banatuko dira, herri bakoitzean lau, bakoitzak 300 eurokoa.

SUBIR