Inguraldek ‘La Economía del Bien Común’ ereduari buruzko jardunaldi bat antolatu du herriko enpresentzat
Azaroaren 5ean da Innobak Beurko Empresa Zentroan, eta Javier Goikoetxeak, Asociación para el Fomento de la Economía del Bien Común en Euskadi elkartearen sortzaileetariko batek, hartuko du parte
Ondasun komunean oinarritutako ekonomia eredu sozial, ekonomiko, eta politiko berria da. Bere oinarriak hauek dira: elkartasuna, gizakien duintasuna, justizia soziala, jasangarritasun ekologikoa,gardentasuna eta demokrazia. Barakaldoko Udaleko garapen-agentziak, Inguraldek, ‘La Economía del Bien Común’ ereduari buruzko jardunaldi bat antolatu du azaroaren 5ean, Innobak Beurko Enpresa Zentroan.
Jardunaldiaren helburua da teoria hau zabaltzea enpresa txiki eta ertain, autonomo eta pertsona ekintzaileen artean. Cristian Felberek, Vienako Unibertsitateko Ekonomia irakasleak, teoria hau defendatzen du. Teoriak enpresa instrumentu sozial gisa ulertzen du, eta ez dirua egiteko makina bezala.
Inguraldek doan izena emateko epea zabaldu du. 944 789 269 telefonora deitu behar da edo idatzi helbide elektroniko honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Jardunaldian Javier Goikoetxeak hartuko du parte. Asociación para el Fomento de la Economía del Bien Común en Euskadi elkartearen sortzaileetako bat da, eta eredu ekonomiko honen oinarriak eta ezaugarriak azalduko ditu. Iván del Cazek ere hartuko du parte jardunaldian. Aholkularia, brandingen eta estrategia enpresarialean aditua da. Eredu hau zenbait enpresa eta instituziotan ezarri da, eta kasu praktiko horiek azalduko ditu.
KUDAKETA AINTZINDARIAREN EUROPAKO ASTEA
Ondasun komunari buruzko jardunaldi hau Kudeaketa Aitzindariaren Europako Astearen ekintzetako bat da. Euskalitek (Lehiakortasunerako Kudeaketa Aitzindaria sustatzen duen Euskal Fundazioa) antolatzen du aste hori. 50 ekintza egingo dira Euskal Autonomi Erkidegoan, eta ekintzak 65 erakunde publiko eta pribatuk sustatu dituzte, haien artean Barakaldoko Udala.
Aurten, Inguralderen ustez, interesgarria zen enpresa eta udal profesionalei ekonomia sozialari buruzko informazioa ematea. Ekintzaren helburua da enpresa txiki eta ertainei enpresak kudeatzeko gizartearen ongizatea oinarri duten eredu berriak erakustea.
