Inguraldek kudeaketa komertzial eta zerga-arloari buruzko ikastaroak eskaintzen ditu enpresa txiki eta ertainentzat
Guztira 16 enpresa sortu berrik hartuko dute parte prestakuntza honetan, urrian eta azaroan
Inguralderen Enpresen Sorkuntzarako zerbitzuak negozio txikientzako bi prestakuntza antolatu ditu marketing, publizitate eta zerga arloari buruz. Haien helburua da ekintzaileen gaitasunak sustatzea, enpresa-arlo garrantzitsu horien kudeaketa hobetzeko.
Lehenengo ikastaroa, “Publicidad y Gestión Comercial”, urriaren 20tik 23ra egingo da. Bere helburua da enpresari berriei komunikazio, publizitate eta zuzeneko marketingari buruzko gakoak transmititzea. Bigarren ikastaroa, “Gestión fiscal para pequeños negocios”, azaroaren 17tik 20ra egingo da. Prestakuntza horren helburua da enpresek haien kudeaketa ekonomikoa eta finantzaria hobetzea eta eragiten dien zerga-arloa hobeto kontrolatzen ikastea.
Bi ikastaroetan aurrez aurreko klaseak egongo dira (8 ordu) eta bi orduko banakako aholkularitza enpresan bertan. Parte hartu nahi duten enpresa txiki eta ertainek informazio gehiago eskura dezakete telefono honetan: 944 789 439.
