Ostalaritza, dantza eta dibertsioa eta jokoa auzoetako jaietan eta beste ekitaldi batzuetan ezartzeko ordutegiak zabaltzea

Urte berriarekin batera auzoetako jaiak ospatzen hasten dira, urtarrilean San Bizente jaiekin hasten direnak. Barakaldoko Udalak, ospakizun horietarako, Alkatetzaren Dekretu bidez araututako ordutegi-luzapena ezartzen du.

Barakaldo, 2025eko urtarrilaren 23a

Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen eta ostalaritza-establezimenduen ordutegiak ezartzen dituen dekretu autonomikoak aukera ematen die udal-agintariei negozio horiek urtean zehar hainbat ekitaldi eta ospakizunetan gehienez 2 orduz luzatzeko.

Horrela, 2014/4259 Alkatetzaren Dekretuaren bidez, Barakaldoko Udalak bi ordu gehiagotan zehazten du (establezimenduaren ohiko ordutegiari buruz, taldearen arabera) egun jakin batzuetan ixteko ordua, auzo bakoitzeko jaien eta bestelako ekitaldien inguruan.

Inauterietan, Aste Santuan, Karmengo jaietan eta Gabonetan 2 ordu luzatzea ere arautzen du.

Kontsultatu dekretua

 

SUBIR