Udalak Barakaldo Enpresa Berritzailea Saria 2015 iragarri du
Barakaldoko Udalak VII Barakaldo Enpresa Berritzailea Saria 2015 iragarri du, talentua, kreatibitatea eta herriko enpresen gaitasun berritzailea goraipatzeko. Iaz Arin Innovation eta Revical enpresek, eta Ane de Cocó saltokiak irabazi zuten saria.
Alkateak, Alfonso Garcíak, 2015 urteko edizioko xehetasunak aurkeztu ditu, eta zera adierazi du; «enpresa txiki eta ertainek haien negozioetan berrikuntza sartzeko egiten ari diren ahalegina saritu nahi dugu. Gainera, haiek laguntza ematen ari dira Barakaldo hiri adimendun eta berritzaile bihurtzeko».
Alkateak azaldu duenez, Udalak 30.000 euroko diru-laguntza banatuko du herriko enpresa-ekimen berritzaileenen artean. Epaimahaia enpresa eta hezkuntzaren arloko adituek osatuko dute.
“Enpresa Berritzaile” saria 13.000 eurokoa izango da, eta haien errealitate enpresarialean proiektu berritzaile bat martxan jarri duten enpresei zuzenduta dago. “Ekimen” saria 10.000 eurokoa izango da eta haien aktibitatearekin zerikusirik duen ideia berritzailea dutenentzat eta abian jarri nahi dutenentzat izango da. Azkenik, “Saltoki edo Ostalaritza establezimendua Berritzailea” saria dugu, 7.000 eurokoa. Kategoria berri hau aurreko edizioan sortu zen.
Egoitza edo lan zentroa Barakaldon duen edozein enpresak aurkez daiteke, ez da kontuan hartuko bere aktibitatea, ezta bere tamaina ere. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 29an bukatuko da.
Udaleko garapen-agentziak, Inguraldek, saria antolatzen du, beraz, kandidaturak bere egoitza zentralean aurkeztu behar dira; Aldapa kalea, 3A, Barakaldo.
Interesatuta dauden enpresek oinarriak edo beharrezkoa den dokumentazioa Inguralderen webgunean kontsulta ditzakete. (www.inguralde.com).
