GARAPENek “Elkarrekin Mundura: 2021 - 2022” ekimena abiatu du, Bizkaiko ETE-en nazioartekotzea sustatzeko

Garapen-ek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), Bizkaiko 5 garapen-agentziarekin elkarlanean, “Elkarrekin Mundura: 2021 - 2022” ekimena abiatu du, Bizkaiko ETE-en nazioartekotzea eta merkatu berrietarako sarrera sustatzeko.

2021eko urriaren 21a

Proiektuaren baitan, Bizkaiko hogei enpresa inguruk 3 merkataritza-misiotan parte hartuko dute, atzerrian, non bakoitzak bere kontaktu-agenda indibidualizatua izango duen, merkataritzako harremanak hasteko edo hedatu ahal izateko.

Zehazki, Peru-ra, Chile-ra, Frantzia-ra eta México-ra joango dira parte hartu nahi dituzten enpresak edolonako sektorekoak.

Ekimena Bizkaiko 5 eskualdetan garatuko da (Meatzaldea, Txorierri, Mungialdea, Enkarterri eta Ezkerraldean), ondoko garapen-agentzien laguntzarekin: Meatzaldeko Behargintza, S.L., Behargintza Txorierri S.L., Mungialdeko Behargintza, Enkatur eta Inguralde.

“Elkarrekin Mundura: 2021 - 2022” Bizkaiko Foru Aldundiko Nazioarteko Partzuergoen Sustapen Programaren baitan dago, eta GARAPENen Nazioartekotze Estrategia du ardatz, 2013an onartua; hala, hauek dira helburu nagusiak: lankidetza sustatzea eta beste lurralde batzuekin harremanetan sartzea, toki-garapenaren esparruan, eta enpresen nazioartekotzea bultzatzea.

Helburu zehatzak, berriz, hauek dira:

  • Kontinente amerikar eta Europan, nazioarteko merkatu berrietan sartu.
  • Nazioartekotze-prozesuetatik eratorritako gastuak murriztu.
  • Hiru herrialdeetako enpresen arteko sinergiak, osagarritasunak eta gaitasunak baliatu.
  • Enpresen lehiakortasun-postua hobetu, negozio-aukera berriak sortuta.
  • Balizko merkataritza-akordioetan sakontzeko interesa duten enpresak atzerrira eraman.

Proeiktu honekin badira bost edizio kontsekutibo non Garapen eta Bizkaiako agentziak misio zuzenak edota alderantzizkoak antolatu egin ditu herrialde ezberdinetara, non Bizkaiko 90 enpresa baino gehiago parte hartu izan dute.

Enpresa-ehunak asko baloratzen duen ekimena da, enpresei esportazio-oinarria zabaltzen laguntzen bait die, batez ere kanpoan esperientziarik ez dutenei edo esperientzia gutxi dutenei.

Ekimen honetan parte hartu duten enpresa batzuek zenbait arrazoirengatik ahaztuta zituzten merkatuak berreskuratu ahal izan dituzte, beste batzuek prospekzio-lan handia egin ahal izan dute, bezero eta banatzaile posibleekin harremanetan jarri eta kontratuak itxi ahal izan dituzte.

Testigantza batzuk:

“Mediante la agenda por un lado, pudimos contactar con diferentes empresas de nuestro sector y conocer las distintas maneras de funcionamiento que éstas empresas tenían y, por otro, pudimos obtener contactos muy interesantes para, en caso de implantarnos en el país, poder colaborar junto a ellos.

Por otra parte, animados por nuestra participación en la Misión, hemos realizado un “Plan de Internacionalización” que también ha sido subvencionado por la D.F.B., Plan que va a marcar la estrategia a seguir por la empresa en los próximos años para incrementar nuestra presencia en el exterior.”

“Una vez superada la fase de iniciación en el proyecto de internacionalización para Alemania, nos hemos  puesto como siguiente reto el contratar a un responsable de exportación que se ocupará del mercado alemán”

GARAPEN

Garapen 1992an eratu zen. Garapen Agentzien Euskal Elkartea da Garapen, eta horretan bildutakook EAEko garapen-agentziekin dihardugu buru-belarri, toki-garapen ekonomikoa haz dadin. Izan ere, udalek –tokiko, eskualdeko eta eskualdea baino lurralde-eremu handiagoko garapeneko  gainerako agente eta erakunde publikoekin elkarlanean– herritarren bizi-kalitatea hobetu, lana sortu eta enpresa-ehuna lehiakor bihurtzeko sortu dituzten erakunde publikoak edo tresnak dira garapen-agentziak.

Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko 3 Lurralde Historikoetako 34 garapen-agentziaren batasuna da Garapen. Garapen osatzen duten agentziek, 189 udalerriei ematen dizkiete zerbitzuak, hain zuzen ere, 1.997.554 biztanleei, EAEko biztanleria osoaren % 91ri. Gaur egun, eremu hauetan lan egiten du Garapenek: enplegua, ekintzailetza, enpresa, merkataritza sustatzea, turismoa sustatzea eta goraka ari diren sektoreak edo sektore estrategikoak sustatzea.  

Garapen giza taldea, tokiko garapenaren zerbitzura lan egiten duten 569 profesionalek osatzen dute. Elkarte profesionala da, EAEko tokiko erakundeek osaturiko garapen-agentziak bildu nahi dituena. Sare gisako erakundea da, elkarrekiko konfiantza eta lankidetza oinarri dituena, eta horren egitura txikiena eta malgua da, helburu hauek lortzearren: toki-mailan izaera endogenoko garapen ekonomikoaz kontzeptualizatzea; horren etorkizun estrategikoa eta aplikazio operatiboa lantzea, ezagutza partekatzea, sarean lan egitea eta agentzien artean ekonomia- eta gizarte-ehunean proiektuak garatzea, informazio- eta ezagutza-trukea sustatzea, garapen-agentzien artean lankidetza- eta kooperazio-proiektuak garatzen, interes komuneko programetan sinergian garatzeko zerbitzuak ematea agentziei, eta irizpide eta jarrera komunak sortzea, jarduera-eremuen gaietan, beste erakunde publiko edo pribatuen aurrean.

 

                                                                                 

SUBIR