Barakaldo, Euskadiko industria-turismoan sartzeko atea

Udalak hainbat proiektu turistiko aurkeztu ditu Europako Funtsen Laguntzen deialdira, 3,4 milioi euroko balioarekin

Barakaldo, 2021eko irailaren 23a

Barakaldo, Euskadiko Turismo Industrialerako sarrera-atea, horixe da Barakaldoko Udalak egin duen proposamena Helmugen Turismoa Iraunarazteko Estrategiarako Europako Funtsen Laguntzen deialdian.  Proposamen horretan, hiriko ondare materiala ikusarazteaz gain, ondare immaterialaren aldeko apustua egiten da, hau da, iraganean industria-erabilera handia izan zuten eta gaur egun beste jarduera mota bat duten toki horiek ezagutaraztea.

Halaxe jakinarazi du gaur goizean Alkatetza, Berrikuntza Teknologiko eta Turismo Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek ekimena Informazio Batzordean aurkeztutakoan. Helmugetako Jasangarritasun Turistikoaren Estrategiarako Europako Funtsen laguntzen deialdiaren helburuak turismo-helmugei eraldaketa-prozesuan laguntzea eta lurralde-kohesio handiagoa lortzea dira, hainbat eskualdetako helmugen arteko konexioak sortuz. Barakaldok 14 ekintza aurkeztu ditu, lau ardatzetan banatuta:  trantsizio berde eta jasangarria; efizientzia energetikoa hobetzea; trantsizio digitala eta lehiakortasuna.  "Azken batean, proposamenekin gure industria-ondareari, materialari eta immaterialari erreparatzea proposatzen dugu", azaldu du Zubiaurrek.

"Horren adibide da BEC, iraganean, leku horretan labe garaietako ijezketa-trena zegoen.   Proiektuan proposatzen dugu errealitate birtualaren bidez han zegoena birsortzeko aukera izatea eta BECera datorren bisitari orok (urtean zehar milioi bat inguru)  telefono adimendun batekin ikusi ahal izatea QR kode baten bidez", adierazi du." Horrela, Turismo Industrialaren interesa piztu dezakegu eta Barakaldon, Ezkerraldean eta Euskadi osoan dauden beste produktu batzuk ezagutzera gonbidatu.  Horregatik uste dugu Barakaldo izan daitekeela Euskadin industria-turismoan sartzeko atea", zehaztu du zinegotziak.

Iraganeko jarduera erakuts dezakeen errealitate birtuala itsasadarraren pasealekuan ere sortzea proposatzen da; bertan, mineral-zamaleku batzuk daude.

MUNOA FINKAKO KOTXETEGIETAKO PORIEKTUAK
Aurkeztu diren beste ildoetako bat Munoako kotxetegien eraikinaren birgaitze iraunkorra da, energia-eraginkortasuneko sistemak eta energia berriztagarriak barne.  Birgaitzearekin errealitate birtualeko gela bat sortzea proposatu da, iraganeko fabrika baten jarduera 3Dn birsortu ahal izateko.

Era berean, Nerbioi itsasadarraren ingurua paisaia aldetik lehengoratzea, Industria Ondarearen Bidean pantaila interaktiboak ezartzea edo Munoa Finkaren eta Orconera Eraikinaren eremuko hiri-ingurunea hobetzea proposatzen da.

Barakaldoko Udalaren proposamenak 3,4 milioi euroko balio ekonomikoa du.  Gobernu zentraleko Turismo Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak aukeratu beharko dute udal guztiek Euskadi mailako Lurralde Plan bat egiteko aurkezten dituzten proposamenen artean. "Barakaldoko Udalak Euskadiren estrategiarekin bat datozen proposamen batzuk aurkeztu ditu, eta, horretarako, harremanetan egon gara Turismo Sailarekin, eta bertan, Euskadiko Turismo Industriala bultzatzeko interesa agertu digute.  Zentzu horretan, Barakaldok bere iraganagatik protagonismo berezia izan behar duela uste dugu, industriarekin lotura estua duelako", esan du Zubiaurrek.

SUBIR