GARAPENek “Elkarrekin Mundura: 2019 - 2020” ekimena abiatu du, Bizkaiko ETE-en nazioartekotzea sustatzeko

Garapen-ek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea), Bizkaiko 5 garapen-agentziarekin elkarlanean, “Elkarrekin Mundura: 2019 - 2020” ekimena abiatu du, Bizkaiko ETE-en nazioartekotzea eta merkatu berrietarako sarrera sustatzeko.

Proiektuaren baitan, Bizkaiko hogei enpresa inguruk 3 merkataritza-misiotan parte hartuko dute, atzerrian, non bakoitzak bere kontaktu-agenda indibidualizatua izango duen, merkataritzako harremanak hasteko edo hedatu ahal izateko.Zehazki, Peru-ra, Frantzia-ra eta Marruecos-era joango dira parte hartu nahi dituzten enpresak edolonako sektorekoak.

Ekimena Bizkaiko 5 eskualdetan garatuko da (Meatzaldea, Txorierri, Mungialdea, Enkarterri eta Ezkerraldean), ondoko garapen-agentzien laguntzarekin: Meatzaldeko Behargintza, S.L., Behargintza Txorierri S.L., Mungialdeko Behargintza, Enkatur eta Inguralde.

“Elkarrekin Mundura: 2019 - 2020” Bizkaiko Foru Aldundiko Nazioarteko Partzuergoen Sustapen Programaren baitan dago, eta GARAPENen Nazioartekotze Estrategia du ardatz, 2013an onartua; hala, hauek dira helburu nagusiak: lankidetza sustatzea eta beste lurralde batzuekin harremanetan sartzea, toki-garapenaren esparruan, eta enpresen nazioartekotzea bultzatzea.

Helburu zehatzak, berriz, hauek dira:

• Kontinente amerikarrean, nazioarteko merkatu berrietan sartu.

• Nazioartekotze-prozesuetatik eratorritako gastuak murriztu.

• Hiru herrialdeetako enpresen arteko sinergiak, osagarritasunak eta gaitasunak baliatu.

• Enpresen lehiakortasun-postua hobetu, negozio-aukera berriak sortuta.

• Balizko merkataritza-akordioetan sakontzeko interesa duten enpresak atzerrira eraman.

Bertan, hiru herrialdeetako ordezkariak izango dira, beren herrialdeetako errealitateak azaltzeko.

Proeiktu honekin badira hiru edizio kontsekutibo non Garapen eta Bizkaiako agentziak misio zuzenak edota alderantzizkoak antolatu egin ditu herrialde ezberdinetara, non Bizkaiko 80 enpresa baino gehiago parte hartu izan dute.

SUBIR