Irrika bizian da Barakaldo datorren igandeko Errege Koparen partida dela-eta

Gaur goizean aurkeztu du alkate Amaia del Campok, Barakaldoko buru Jesús María Isusi eta Baraka Berria ostalaritza elkarteko kideak alboan zituela, kluba suspertzeko jardunaldi osorako antolatutako programazioa. Bazkari herritarra, fanfarrea, peñen kalejira... Barakaldo eta Rayo Vallecanoren arteko topaketa hasi arte, arratsaldeko 5ak arte, alegia, luzatuko dira suspertze-egintzak, Lasesarren.

Barakaldo, 2020ko urtarrilaren 9a

Jai-jardunaldia izango da igandean Barakaldon, futbola dela-eta. Barakaldo eta Rayo Vallecano jarriko ditu aurrez aurre Errege Koparen lehiaketak hirian, arratsaldeko 17:00etan, Lasesarren. Klub hori-baltza suspertzeko, Barakaldoko Udalak, Inguralde Garape Agentziaren bidez,  jai-jardunaldi bat prestatu du Baraka Berria ostalaritzako elkartearen eta Klubaren beraren laguntzaz.

Eguerdiko ordu batetik aurrera musikaz girotuko dute Zaballa ingurua, DJ baten zuzenekoarekin. Arrontegin, Herriko Plazan, Bide Onera plazan, Zaballan eta beste hainbat tokitan fanfarrea ibiliko da.

Horrez gainera, Ostalaritza Elkarteak paella herritarra antolatu du Europa Plazan, 14:00etatik aurrera. Ordubete geroago, 15:00etan, kalejira antolatu dute peñek eta gainerako zaletuek, Barakaldori eta haren autobusari laguntzeko, Hizkuntza Eskolatik Lasesarreraino, Juan de Garaitik igaroz.

Barakaldoko futbol zaleek harrera egingo diote taldeari zelaian, 15:30ean.  Oraingo honetan, kirolari barakaldar bati omenaldia egin nahi izan dio Klubak, eta hori horrela, Zuhatzu Eskubaloiko jokalari eta Eskubaloiko munduko txapeldun Ainhoa Fernándezek egingo du  ohorezko sakea.

"Barakaldo kluba da gure auzotar gorenetako bat, hiriaren izena harro daraman horietako bat, barakaldarrengan alaitasuna eta ilusioa eragiteko gaitasuna duena, gainera.  Horregatik, igandakoa hiri-gertakizun bihurtuko da; Barakaldorako erronka bat  ez ezik gure hiria kirol mapan kokatu eta kalean ekonomia-jarduera pizteko aukera paregabea ere", adierazi du alkate Amaia del Campok.  

"Futbolaz blaituko ditugu kale guztiak, bai eta gure kluba lehiaketaren hurrengo fasera eramateko moduko giroaz ere". Horra hor alkatearen nahia, zaletu-talde bien arteko sintonia nabarmentzean adierazitakoa.  "Udalerri biek gauza ugari dugu komunean, lan eta borroka izpiritu bera.   Eta uste dut oso berri ona litzatekeela  txapelketa errespetuz eta kiroltasunez bizitu dugula jakitea, hala zelaitik kanpo nola zelaian bertan".

SUBIR