Barakaldok bere smart city estrategia aurkeztu du Sant Boi de Llobregaten ‘TECH Cities’ jardunaldian

Amaia del Campok, Barakaldoko alkateak, hiri-agenda eta berrikuntza politika jardunaldi honetan parte hartu du, herri-administrazio desberdinko erakundeen ordezkaritza nabarmen batekin batera.

Barakaldo, 2019ko abenduaren 4a

Hiri espazioen garapen jasangarriak eta hiriei egokitutako berrikuntza politikek ‘TECH Cities. Hiritar Agenda eta Berrikuntza Politikak’ jardunaldia bideratu dute, Sant Boi de Llobregat (Bartzelona) herrian jaso dena, Udalerri honek eta Tech Friendly enpresa bizkaitarrak antolatua.  Barakaldoko alkatea, Amaia del Campo hirien etorkizunaren buruzko foroan batu diren estatu osoko sektore pribatuaren eta erakundeen ordezkaritza zabalaren partaide izan da.

Jardunaldiaren agenda baliagarria izan da hiriak Garapen Jasangarriaren Helburuen bitartez nola ordezkatzaearen inguruan hausnarketa eta elkargune puntua sortzeko. Esparru honetan, Amaia del Campo, Barakaldoko Udalak biztanleriaren bizi-kalitatearen hobekuntzan lagundu ditzaten politika berritzaileen definizio eta ezarpenetan aurrera egiteko  garatzen ari den smart city estrategia aurkeztu du bildutakoen aurrean. Politika hauen artean, Del Campok izapide elektronikoen zerbitzu-sorta zabal baten inplementazioaren eta hiriaren auzo desberdinetan bulego elektronikoen gaikuntzaren bitartez jazotako udal-izapideen berriztatzea azpimarratu du.

Barakaldoko alkateak, ekintzaile eta berrikuntza osagaiak dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzen dieten programa desberdinei buruz ere hitz egin du foro honetan, baita hiri adimenduan aurrera egiteko helburuarekin, Inguralde - Udalaren garapen agentziaren bitartez gauzatzen den elkarlan publiko pribatu politikari buruz ere.

Jardunaldian zehar, berrikuntza adituek ‘Datuaren hiria’, ‘Hiri-agenda’ eta ‘Elkarlan sareen papera hirien zerbitzuan’ buruzko hiru mahai-ingurutan parte hartu dute.

Tech Friendly enpresak jardunaldi honen ospaketa aprobetxatu du ‘Tech Cities’ ranking eta sariak aurkezteko, 2020an burutuko den eta hiriek Garapen Jasangarriaren Helburuetan dituzten zereginak aintzat hartuko dituen ekimena.  

 

SUBIR