Inguraldek enpresentzako Silver Economy-ren salerosketa aukerei buruzko lanaldia antolatu du

Azaroaren 29an ospatuko da Puerta de Bilbao hotelean adinekoen zerbitzuen eskaerari erantzuna ematea bilatzen duten enpresak eta proiektu ekintzaileak lotzeko.

Barakaldo, 2019ko azaroaren 21

Barakaldoko Udalaren garapen agentziak, Inguraldek, enpresentzat berariazko lanaldia burutuko du hiriko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko asmoz, biztanleriaren zahartze aktiboaren eta zilarrezko ekonomiaren esparruarekin erlazionatutako produktu eta zerbitzu, kolaborazio-lerro, eta ideia berrien identifikazio eta sustapenaren bitartez. 

Lanaldia azaroaren 29an jasoko da goizeko 9:30tik aurrera, Puerta de Bilbao hotelean.   Jakingura duten enpresek izen-ematea egin dezakete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora mezu bat bidaliz, edo 94 478 94 45 zenbakira deituz.

Sentsibilizazio lanaldi honen helburua udalerrian jasotzen diren beharrei eta Silver Economy-ren hazkundea sustatu dezaketen ariketei buruzko hausnarketa prozesua bultzatzea da.

« Biztanleriaren zahartze progresiboak salerosketako potentzial garrantzitsua du asistentziako zerbitzu, bizitza kalitate hobekuntza, aisialdi, garraio, merkataritza, etxebizitza, eta kontsumoaren guneetan, eta Barakaldoko enpresek adinekoen beharrei erantzun ditzaketen salerosketa-lerroak identifikatu ditzaten lagundu nahi diegu» azaldu du Ekonomia eta Enpresa Grapen, eta Estrategia eta Hiri-garapen (Smart) zinegotziak, David Solla.    

Lanaldian, Tecnaliako Javier González Lodosok eta Carlos García eta Isabel Massak, Integratutako Giza Zerbitzu Taldeko Silver Economy eta ekintzaile taldeko partaideek, hitz egingo dute.

Programaren barruan aditu hauek enpresek Silver Economy-ak osasun sektorean duten aukerei, eta merkatu honetan sartzeko kontuan hartu behar dituzten adineko pertsonen beharrei buruz arituko dira. Kontuan eduki behar da Bizkaiako biztanleriaren ia %22-ak 65 urte baino gehiago dituela, salerosketa, ekintzailetza, eta enplegu sormenean aukera berriak zabalduz, eta adineko biztanlerian izango duen inpaktua dela eta balio erantsia izango duena.

Datorren asteko lanaldia Silver Bizkaia Elkarlanean proiektuaren barruan kokatuko da, Bizkaia Foru Aldundiak eta Garapen Agentzien Euskal Elkarteak bultzatuta.  

BARAKALDOREN APUSTUA

Barakaldoko Udalaren garapen agentzia 2015-2020 Zahartze Aktiboaren Euskal Estrategiarekin lerrokatu da, azken honek ekonomia garapena zahartzearen inguruan sustatzeko beharra aipatzen du enplegu eta aberastasun sorkuntzaren iturburu gisa. Honela, hiru urtetik hona Inguraldek Silver Economy proiektu eta ekimenak burutzen ari da, sentsibilizazio eta zabalpen saioekin, hala eta ekintzaile gizataldeei eta bertako enpresei gidatutako berarekiko garapenerako programak sortuz. 

Halaber, Inguraldek eta Gizarte Ekintza guneek Adintech proiektu berriaren abiaraztean ari dira lanean, ariketa hezigarri desberdinen burutzean eta teknologia modu probetxugarri eta dibertigarri batean erabiltzen ikas dezaten aholkularitzan oinarrituko da.  Geolokalizazioa WhatsApp bidez bidali; haien konektagarritasuna eta bizi kalitatea hobetzeko aplikazioak ezagutu; eta udaleko izapideak burutzen ikastea edo medikuaren hitzordua eskatzea dira, besteak beste, adinekoei irakatsiko zaien aukera batzuk.

Ahazterik ez, aurten Barakaldo Euskadiko Hiri Lagunkoien sareari batu da adinekoekin. Euskadi Lagunkoia proiektuan, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Inguraldek haien lokalak adinekoei moldatzea aholkatu dien 60 saltoki baino gehiagok ere konpromisua hartu dute.

SUBIR