2019. urtean zehar errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak

2018ko abenduaren 12a eta 2019ko abenduaren 5aren artean burututako errotuluek sortutako gastuen %25 eta %50 bitarteko kopurua finantzatuko du, mezua euskaraz edo ele bitan agertzen den kontuan hartuz. Interesatuek, epea amaitu arte,  aurkeztu beharko dituzte eskaerak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Udalaren Euskara zerbitzuan.

Barakaldo, 2019ko urriaren 14a

Hiriko saltokietan euskarazko errotuluak jartzeko laguntzen jarri zuen abian Barakaldoko Udalak.

Merkatari, hostalari eta Barakaldoko beste edozein zerbitzuren arduradun den horiek, laguntza horiek jaso ahal izango ditu. 2018ko abenduaren 12 eta 2019ko abenduaren 5 artean burututako errotulu, toldo, binilo etab. sartuko dira laguntza horren barruan.

Dagoeneko aurkeztu daitezke eskaerak, eta urte guztien zehar ere, abenduaren 5ean amaitzen bait da deialdia. Horrela bada, 2018ko abenduaren 12a (lehen deialdia bukatu zen eguna) eta 2019ko abenduaren 5aren tarteko fakturak aurkeztu ahalko dituzte interesdunek. "Merkataritza eta ostalaritza sektoreetako arduradunek laguntza hauek ezagutzea da gure helburu, eta eskaera egiteko denbora nahikoa eduki dezatela", esan du Canterok.

NEGOZIO BERRIA IREKI NAHI DUTEN HORIENTZAKO INFORMAZIOA

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bitartez, edo Udalaren Euskara Zerbitzuaren bitartez (beheko solairua) egin daiteke eskaera.

Laguntza eskatzeko, beharrezkoa da saltokiaren identifikazio-datuak atxikitzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Barakaldoko Udalaren zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, faktura originalak eta zenbatekoak ordaindu izanaren ordainagiriak, baita instalatu den errotulu, toldo binilo eta abarren argazkiak ere.Udalak 3.000 euroko kontu-saila dauka berriko, eskaera egin duen enpresak burututako errotuluaren %50 eta %25 arteko kostuak ordaintzeko, guztiz euskaraz edo ele bitan den kontuan hartuta, hurrenez hurren.

Udalaren Euskara zerbitzuak, doako aholkularitza eta itzulpen zerbitzua eskaintzen du, errotuluak euskaraz jarri nahi duten merkatari eta ostalarientzako; beraz, errotulazioa aldatu eta berri jarri aurretik, Udalaren Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, beharrezko laguntza jasotzeko.

Informazio gehiago

SUBIR