Barakaldok euskara ikastaro bat eskainiko du, merkatariei, ostalariei eta zerbitzu enpresei zuzendua

Udal Euskaltegian izena eman ahalko da urtarrilaren 22ra arte

Barakaldo, 2019ko urtarrilaren 16a

Barakaldoko Udalak, Udal Euskaltegiaren bitartez, euskara ikastaroa martxan ipini du hiriko merkatariei, ostalariei eta zerbitzu enpresei zuzendua. Izena emateko epea urtarrilaren 22ra arte izango da. Horretarako Bizkaia kaleko Udal Euskaltegira joan beharko dira interesa duten pertsonak.

Euskaran aurretiazko ezagutzarik ez duten pertsonei zuzendutako ikastaroa da, hizkuntzari hasiera emateko, eta otsailaren 4an aurreikusten da hastea ikastaroa. Prestakuntzak bi atal izango ditu: bata online eta bestea bakoitzari egokitutako zenbait tutoretza saio, sektorean parte hartzea errazteko asmoz.

Horrela, programa honako hau litzateke: Udal Euskaltegian astero klase bat 2 ordukoa, online plataforma bidez bost orduko lana astero eta banakako tutoretza hamabostero. Ikastaroaren ordutegia goizez, eguerdiz edo arratsaldez izango da, eskakizunen arabera, eta 20 euroko kostua izango du.

«Ikastaro honen helburua sektoreko profesionalek beren bezeroekin euskaraz arreta egiten hastea da komunikatzerako orduan, erantzun sinpleak emanez, galderak eginez edo testu laburrak idatziz haien eskaintzekin eta zerbitzuekin. Eskaintzen duenak keinu xumea egiten du eta jasotzen duenarentzat adeitasunezko plus bat da”, azaldu du Inguraldeko presidentea den Danel Solak.

Euskara klase hauek Barakaldoko Udalak martxan duen planaren barnean daude, hiriko enpresen euskalduntzea bultzatzeko eta aldi berean negozio aukera bat izateko. Hartutako neurrien artean euskara ikasteko laguntzak eskaintzen dira: hasierako agurrak, zenbakiak eta ohiko esaldiak dituen oinarrizko hiztegi gida, negozioan euskara sartzen hasteko; online bidezko itzulpen pertsonalizatua kartelentzako, hala nola, jadanik itzulita dauden kartelen bankua; erakusleihoetan jartzeko binilo identifikagarriak; eta beren zerbitzuak euskaraz egiten dituzten tokiko negozioen mapa interaktiboa, establezimendua geolokalizatzeko aukerarekin.

Info gehiago: www.inguralde.com

 

 

 

 

 

 

SUBIR