Euskaraldia, hartu kontrola, aukeratu rola

Euskaraldia euskararen aldeko kanpaina da eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da. 11 egun hauetan kalean dagoen establezimendu batean, komertzio batean, fisioterapia bulego batean, ile-apaindegian edota jatetxea batean… lan egiten duen edozeinek euskaraz burutu ahal izango ditu bezeroekiko harremanak eta euskara bihurtu hurkotasunaren osagai bat.

 

Gure lokalak geu garenaren isla dira. Hurrengo egunetan, Euskaraldiaren biniloaren bidez, geure bezeroei adieraziko diegu euskara, gaztelaniarekin batera,  komunikaziorako erabiltzen dugun hizkuntza izan ahal dela. Izan ere, hizkuntza komertzioak eskaintzen duen  hurkotasunaren beste osagai bat da, eta osagai horiek guztiek egiten gaituzte herrian erreferente.

Euskaraldian parte hartzea oso erraza da. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi eta adierazi zer rol hartuko duzun. Bi aukera dituzu:

  • AHOBIZI: Euskaraz hitz egiten dakienari euskaraz egingo diet, nahiz eta haiek gazteleraz erantzun. Nire lehenengo hitza euskarazkoa izango da.
  • BELARRIPREST: Hitz egidazu euskaraz.Baliteke nik gazteleraz erantzutea baina gustura entzungo dut zure euskara.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

SUBIR