Barakaldoko Udalak proiektu berritzaileetan jarduteko enpresen arteko topaketa bultzatu du

Barakaldoko Techfriendly enpresak `Distira eman, distira atera Academy' antolatu du hiriko eta eskualdeko enpresen arteko harremanak sortu, eta elkarrengandik ikasi eta esperientziak partekatzeko. Barakaldoko Larrea Jauregian egingo da topaketa bihar, 19:00etan.

Barakaldo, 2018ko maiatzaren  16a

Techfriendly enpresako ekintzaileek berriro jarri dute modan 1984ko esaldi ezagun bat: distira eman, distira atera.  Karate Kid-en irakaspen ospetsua da Barakaldoko Udalak ekintzaile barakaldarrekin batera sustatzen duen enpresa-ekimen berriaren izena.

Ekimenak inguruko enpresen arteko harremanak egitea du xede, bai eta adin eta sektore guztietako pertsonen erkidego bat sortzea ere, zenbait gairi (teknologia, big data...) buruzko esperientziak partekatzeko eta enpresa pribatuan zein publikoan praktikan jartzeko.  "Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria izeneko sarearen partaideak gara, eta esan behar da topaketa honek bat egiten duela Barakaldorako nahi dugun lan-metodoarekin:  alde batetik, ekintzaileen mugimendua kontuan hartzen duelako, eta bestetik, talentua eta ezagutzak parteka ditzaketen enpresa modernoen eta aurreratuen sarea sustatzen duelako, eta ondorioz, hiriko ekonomia hobetu ez ezik, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortu ere egingo duelako" adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok, Techfriendly enpresako zuzendari nagusi Gonzalo Pellejerorekin batera.

Duela bi hilabete sortu zen `Distira eman, distira atera Academy¿ proiektuaren ideia, BIC Ezkerraldeak antolatutako Casual Friday Meeting-ean. "Orduan, Techfriendly enpresaren negozio-eredua azaltzeko aukera izan nuen, zeren eta salmenta, produktu edo zerbitzu gehiago sortzeko, lankidetzan eta talentua besteekin partekatzean oinarritutako eredua baita" azaldu du Pellejerok.  "Gure lan egiteko moduak bertaratutakoengan interes handia sortu zuela ikusita, eta oro har, merkataritza-bultzada bat start-up enpresek behar izaten dutenez, Barakaldoko enpresen arteko topaketa bat antolatzea erabaki genuen, eta horrela, modu informalean, negozioa sortzeko guztion ditugun kezkak eta interesak partekatuko ditugu, bai eta bide batez, hiriko berrikuntzaren ekosistema indartzen lagundu ere".

Maiatzaren 17an, osteguna, Larrea Jauregian egingo da `Distira eman, distira atera Academy¿ topaketa. Enpresa talde batek eta Barakaldoko Udalak une honetan aurre egin behar dieten erronkak edo iraganean konpondu gabe utzi zituzten arazoak azaltzeko aukera izango dute.  Networking saioan, aipatu erronkei irtenbidea emateko proposamen berritzaileak aurkeztuko dituzte bertaratutakoek.  "Gainera, uste dugu Barakaldon bizi garen edo lan egiten dugun guztion ardura dela gure enpresen etorkizunaz arduratzea eta ahalegintzea. Eta horrela sortu da enpresen garapen eta lankidetza abentura baten hasiera izango delakoaren lehen edizioa" adierazi du Techfriendly enpresako arduradunak, eta bide batez, Udalak emandako laguntza eskertu ere egin du.

 

MUSIKA ZUZENEAN INSPIRAZIO GISA

Distira eman, distira atera Academy topaketa giro atseginean egingo da, parte-hartzaileek garagarra, lupulua, legamia, ura eta zuzeneko musika izango baitute inguruan inspirazio eta sormen iturri gisa.  Surrealista, gauzaeza eta gauza tontoa ere dirudien zerbait egiteko arketipo bat da `Distira eman, distira atera¿ esaldi ospetsua, baina denboraz, proiektatzen ari ginena arrakastaz lortzeko beharrezko tresnak ematen dizkigu.

"Topaketaren ideia oso deigarria iruditu zaigu, eta bihar, han egongo gara, gure erronka azaldu, eta proposatzen dizkiguten ideia berritzaileak entzuteko prest" esan du alkateak. "Baina garrantzitsuena beraien arteko harremana da, gure hiriarekiko harremana, eta bereziki, topaketa berritzaile honetan gure hiria hazteko balioko duten itunak sortzea, enpresa eta industria ikuspuntutik, hori baita egungo Barakaldorako daukagun erronka" esan du amaitzeko.

SUBIR