‘Barakaldo City Dog’ gizabide-proiektua saltokietara zabaldu da

Otsailaren 20an Inguralden informazio-hitzaldi bat egingo da saltoki txikiei ‘Eskerrik asko gizalegezkoa izateagatik. Kaleak garbi eduki, baita nire saltokia ere’ gizarte-kontzientziaziorako kanpaina aurkezteko. Sektoreak ere txakurren jabetza zentzuzkoaren alde egiten duen gizarte-mugimenduari babesa ematea nahi da

Barakaldo, 2018ko otsailaren 15a

City Dog

Esperientzia-pilotu baten bidez, Barakaldoko Udala hamar hilabetez egon da gizalegezko jokabideak erakusten dituzten animalien jabeak saritzeko doako hitzaldi eta tailerrak eskaintzen. Bada, oraingoan, Barakaldoko Udalak kalean bertan dauden saltokietara zabalduko du ‘Barakaldo City Dog’ gizabide-proiektu hori.Beste helbururen artean, hurrengo hauek lortu nahi dira: bide publikoan txakurren kakak gutxitzea, orain arte errespetuzko portaera erakutsi ez duten txakur-jabeengan gizalegezko jokabideak eta erantzukizun-sena sortaraztea, eta Barakaldoko hiritarrek txakurrei eta txakur-jabeei buruz daukaten irudia hobetzea.

Merkatarikek eurek egindako eskaerari erantzuteko asmoz, eta Inguralde Garapen Agentziaren bitartez, Udalak Barakaldoko saltoki txikiei zuzendutako ‘Eskerrik asko gizalegezkoa izateagatik. Kaleak garbi eduki, baita nire saltokia ere’ kanpaina abiatu du. “Jakinarazi digute maskoten jabe batzuen gizalegetasun-faltak kalean bertan dauden saltokiak kezkatu egiten dituela, izan ere, toki horiek dira beren espaloi eta erakusleihoetan egunero txakurren pixak jasaten dituztenak”, azaldu du Gorka Zubiaurrek, Hirigintza Diziplina eta Ingurumen arloko zinegotziak.

 

Arazo honen inguruan kontzientzia eragiteko hitzaldi bat antolatu da otsailaren 20an, 14:30etik 16:00ak arte, Inguraldeko bulego zentraletan. Parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman dezakete 94 478 93 95 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

Hitzaldi horretan Barakaldo City Dog proiektu globala ezagutzera emango da, eta aipatutako sektoreari zuzendutako kanpainaren xehetasunak ere aurkeztuko dira.Bertan, txakurrek beren beharrak espaloietan eta erakusleihoetan egitea saihesteko aholkuak eta jarraibideak ere emango ditugu.

Era berean, berrogeita hamar saltokiekin ikerketa txiki bat egingo da sektorearen beharrak zehazteko.Hamar egunez, maskoten eta beren jabeen portaeraren inguruko datu batzuk jasoko dituzte dokumentu batean, testu hori arazoetarako irtenbideak aurkitzeko tresna izan dadin.

Kanpainaren barruan ekimenaren kartelak banatuko dira saltokietako kanpoaldean jartzeko. “Gure helburua hau da: merkatariek txakurren jabetza zentzuzkoaren alde egiten duten jabeen mugimendua babestea, City Dog proiektuari esker gure hirian sortutako mugimendua, alegia”, gaineratu du Zubiaurrek.

 

 

AHOLKU PRAKTIKOAK

Gizalegeari buruzko kanpaina berri honen barruan, Inguraldek merkatariei hainbat aholku praktiko emango dizkie, txakurrek beren beharrak espaloietan eta erakusleihoetan egitea saihestu dezaten. Horien artean, establezimenduaren kanpoaldean ur-edontzi bat jartzea nabarmentzen da; izan ere, orokorrean, txakurrek ez dute edateko edo jateko ezarrita duten tokietan pixa egiten.

Horrekin batera, pixak eta kakak garbitzeko entzimaz osatutako garbitzaileak gomendatzen dira. Amoniakoa eta ozpina sahiestea komeni da txakurrek bertan pixa egiteko grina areagotzen dutelako. 

Barakaldon gaur egungo erroldan 7.000 txakur baino gehiago daude; horrek esan nahi du bertako biztanleen % 8k baino gehiagok maskota hori badaukala.

City Dog: Gakoak eta aholkuak
City Dog: gakoak eta aholkuak

 

CITY DOG GIZARTE-MUGIMENDUA

Gaur arte, 700 lagun inguruk hartzen du parte Barakaldo City gizarte-mugimenduan. Bere helburua txakurren zentzuzko jabetza sustatzea da, eta baita gauzak ongi egiten dituzten jabeak badaudela erakustea ere. Parte-hartzaileetatik, 400 pertsonek daukate txakur bat, eta 300 pertsona gehiagok babestu du ekimen hau txakurra izan ez arren.

Clara Campoamorren 12 informazio-hitzaldi egin dira, eta 300 banako eta taldeko txakurren psikologiako kontsulta-ordu baino gehiago eman izan dira, hain justu ere, bizikidetzan eragina duten arazoei irtenbidea bilatzeko (zaunkak eta txakur erasotzaileak, adibidez).

Gainera, hiriko hainbat parketan egindako ikerketan egiaztatu izan da % 20 eta % 35 kopuruen arteko kaken murrizketa (parkearen arabera) apirilean bukatuko den Barakaldo City Dog ekimena abiatu zenetik.

 

SUBIR