Barakaldoko hogei bat sortzailek beraien proiektuak aurkeztu dituzte Portu kalea dinamizatzeko programan

Hogei bat sortzailek eta jende ugarik hartu dute parte asteburuan `Artea eta sormena kalean' izeneko programan. Inguraldek, Barakaldoko garapen agentziak, Portu kaleko lokal hutsei balioa emateko sustatu du aipatu programa.

Barakaldo, 2017ko uztailaren 11a

`Artea eta sormena kalean¿ ekimenak Barakaldoko Portu kalean orain arte egon ez den jarduera eta jendearen joan-etorri ugaria lortu du,  zenbait lokal huts dituen antzinako merkataritza-kale horretan.  Hiriko hogei bat sortzailek asteburuan ¿ostegun, ostiral eta larunbatean- eman dituzte beren lanak ezagutzera Inguraldek, Barakaldoko garapen agentziak, sustatutako proiektu honi esker, hiriko industria sortzailearen bitartez, antzinako merkataritza-gune hau biziberritzeko. Ekimena hemendik eta abendura arte hilabetero bi asteburutan egingo da, udal erakundeak bost lokal hutsen jabeekin hartutako akordioarekin bat.   Hurrengo hitzordua uztailaren 21, 22 eta 23an izango da.

Lehenengo asteburuan bisita gehien izan dituen lokaletako bat Siglo XX izan da, bertan egon diren A ze parea! (eskuz egindako jostailuak pedagogia alternatiboaren bidean), Mary Sapo y Sus cosas (arropa eta pitxiak) eta Mari Kandela ((kandelak, olioak eta aromaterapia) hiru sortzaileek ekarri dituzten `made in Barakaldo' artisau-sortzaileen produktuek jende ugari erakarri baitute.  Jantzi, jolastu eta oparitzeko pieza bakarrak izan dira.

Portuarte lokaletik ere jende ugari pasatu zen in situ ezagutzeko Sandra Erre eta Estikint gazte ilustratzaileen lana eta `Barakaldoko hiru emakume marrazkilari' izeneko erakusketaz gozatzeko, Carmen Ortiz (erretratoa), Pi Ortiz (ilustrazioa eta komikia) eta Sara Prieto (ilustrazioa).

Hamar akuarelisten erakusketa bat eta Tahona Baserriko horman zenbait herritarrek, txikiek batez ere, margotutako murala dira Inguraldek prestatutako jardueretako batzuk.

"Balantzea positiboa da, Portu kalean jendearen joan-etorri eta mugimendu handia sortzea lortu delako. Jardueretan herritarren parte-hartzea izan dugu, bai eta erakusleihoetara begira egon den jendea eta sinergiak ezarri ere egin dira sortzaile parte-hartzaileen artean" azpimarratu dute Inguralden.

HARRERA ONA SORTZAILEEN SEKTOREAN
Ekimenak harrera ona izan du Barakaldoko sortzaileen sektorean. 15 profesional inguruk eman dute izena beraien proiektuak erakusteko Portu kalean erabilgarri dauden bost lokaletan. Portuko `Artea eta sormena kalean¿ proiektuan parte hartu nahi duten sortzaileek Inguraldeko Enpresa Arloarekin jarri behar dira harremanetan 944 18 93 95 telefono zenbakira deituz.

`Ibilbide Paregabeak' Europako Gizarte Funtsaren programaren barruan, Kultura Arloaren laguntzaz garatzen da ekimena.

SUBIR