Gurutzeta eta Euskadi etorbideko saltokietan bi edoskitze gune zabaldu ditu Barakaldok

Barakaldoko Edoskitze Guneen Sareak beste bi gune berri bi jarri ditu saltokietan  umetxoek dituzten familiei erraztasunak eta erosotasunak handitzeko asmoz. Gurutzeta plazan dagoen La Absurda Zurda argazkigintza-estudioan eta Euskadi etorbidean dagoen Ilargi haurtzaindegian zabalduko dira gune berri biak.

Guneak egokituta daude, umetxoen zaintzarako behar diren zenbait elementu jarri baitira, hala nola sofa bat -familiak erosoago egon daitezen umotxoari jaten ematen dioten bitartean-, aldatzeko altzaria, pixoihalak botatzekoa eta biberoiak eta potekoak berotzekoa.

Hortaz, Edoskitze Guneen Sarean 8 saltoki txiki daude, Barakaldoko Udalak, Inguralde-garapen agentziaren bitartez, hiriko saltoki txikiekin batera sustatutako merkataritza dinamizatzeko proiektuaren barruan. “Kontziliazio esparruan aurrera egiteko baliabide bat gehiago da guneen sarea, erantzunkidetasunean oinarritutako enpresa eta lan kulturaren garapena bultzatzeko balio duena” esan du Danel Solak.

Edoskitze Guneen proiektuan saltoki horien inplikazioak indartu egiten du sektoreko markaren irudia, eta horrela, saltoki txikiak herritarren beharrei erantzuteko konektatu eta modernizatu egiten dira, hirian kontsumitzera bultzatzen duten erosketa-esperientzia positiboak sortuz.

SUBIR