Herritarren parte-hartze faseari ekin dio Barakaldok, Merkataritzako Plan Estrategiko berria prestatzeko

Hiriko merkataritzaren etorkizuneko oinarriak 2020 urtera arte ezarriko dituen Merkataritza Biziberritzeko Plan berriaren hiri partaidetza prozesua abiarazi du Inguraldek, auzotarrek eratutako ‘hiria hobetzeko taldea’ren lan-saioei hasiera emanez.

Urriaren 19an egin zen inaugurazio saioa, Barakaldoko Garapen Agentziaren egoitza nagusian. Han hausnartu zuten, herritarrekin batera, nola ikusten dituzten merkataritza eta ostalaritza, zertan diren gainerako udalerriekiko desberdinak, zer hobetu daitekeen eta hobetu behar den eta nola irudikatzen dituzten hiria eta hiri-saltokiak 2020 urtean.

Egun horretan bertan bildu ziren, gainera, planean agertzen diren hobekuntzarako beste bi taldeak: merkataritza eta ostalaritza establezimenduetako elkarte eta ordezkariz osatutako sektore talde bat, eta, hainbat udal departamentutako (Turismo, Kultura, Hirigintza eta Alkatetza) teknikariz osatutako beste bat.  

Merkataritza Biziberritzeko Udal Plan Estrategiko berriak Barakaldoren merkataritza etorkizunaren oinarriak errotu nahi ditu 2020ko urtera arte. Hori guztia gauzatzeko enpresa aditu bat kontratatu du Udalak, eta Inguraldeko teknikariz osatutako talde baten laguntzaz ari da diagnostiko bat egiten, Barakaldoko merkatarItzaren egoera – alderdi sendoak eta ahulak - zertan den jakiteko.

Diagnostikoan oinarrituz idatziko da 2017an ezarriko den Plan Estrategikoa. Han islatuko dira merkataritza gune guztiak, eta diseinatuko, etorkizunerako estrategia, betiere, merkataritza barakaldarraren izaeraren ezaugarriak  galdu gabe.    

SUBIR