Barakaldoko Turismo Bulegoan egindako kontsulta kopurua %30 igo da Makina Erremintaren Biurtekoa egon den bitartean

Barakaldoko Udalak, Makina Erremintaren Biurtekoa egon den bitartean, BECen jarritako Turismo Bulegoan egindako kontsulta kopuruak %30 egin du gora aurreko urtearekin alderatuz.

Guztira 189 lagunek eskatu zuten batez ere udalerriari eta gastronomiari buruzko informazioa bulegoan. Udaleko arduradunek esandakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak BECen jarritako Turismo Bulegoan Barakaldori buruzko informazioa eskatzeko egindako zenbait kontsulta ere gehitu behar dizkiogu kopuru horri.

Inguraldek, Barakaldoko ACE Hiri Merkataritza eta Enpresa Elkartearekin eta Ostalarien Elkartearekin batera, hiria sustatzeko kanpainaren barruan antolatutako ekintzetako bat bulego hori irekitzea zen, Azokaren inpaktu ekonomikoa aprobetxatzeko, bai hiriko merkataritzan, bai ostalaritzan. 

Turismo bulegoan egindako kontsulten %59 Barakaldoko leku interesgarriei buruzkoa izan da; %21, Barakaldoko jatetxe edo tabernei buruzkoa; %13, Bilbon eta Bizkaian ikusteko dagoenari buruzkoa; eta %7, Barakaldoko saltokiei buruzkoa.  ‘Hemen-Aquí Barakaldo’ udal kanpainan parte hartu duten 70 saltokik eta ostalaritza establezimenduk prestatu zuten eskaintza bereziari dagokionez, erantzun desberdina izan duela esan behar da. Jatetxeetan eta pintxo tabernetan aste osoan zehar lan handia egin zuten, saltokietan ordea, bisitari kopuru eskasa hauteman zen, eta dirudienez, Bilbon ere berdin gertatu zen.

Udalak BECeko arduradunei bilera bat egiteko deia egin die hiria sustatzeko eskaintza lantzeko asmoz, bai Biurtekoaren hurrengo edizioari begira, bai tokiko ekonomiarako interesgarriak diren BECeko beste ekitaldi batzuei begira.

SUBIR