“Merkataritza lagunkoia” programa aurkeztu die merkatari eta ostalariei Inguraldek
‘Euskadi lagunkoia – Comercio amigable’ programaren bidez Eusko Jaurlaritza sustatzen ari den ‘establezimendu lagunkoiak’ mugimenduarekin hiriko ostalari eta merkatariek bat egitea nahi du Barakaldoko Garapen Agentziak.
Horretarako jardunaldi bat antolatu du datorren ekainaren 16rako, eta han azalduko dizkiete ekimenaren nondik norakoak, bai eta jarraibide soil sorta bat emango ere, nahi izanez gero, adineko edota menpekoen beharretara egokitu ditzaten negozioak.
Aldapa kalean Inguraldek duen egoitza nagusian egingo da jardunaldia, 15:00etatik 14:00etara. Parte hartu nahi duten merkatari eta ostalariek dei bezate 944 78 93 95 zenbakira, edo idatzi mezua Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
Eusko Jaurlaritzaren ‘Euskadi Lagunkoia-Comercio Amigable’ programak zenbait aholku eta jarraibide eskaintzen ditu, esate baterako: aulkiak jartzea, atseden hartzeko; musika apaltzea; etxerako zerbitzua eskaintzea; argia indartzea; pasabideak zabaltzea edo, lokala lurraren mailan ez badago, aldapatxo bat egitea.
Programari atxiki nahi zaizkion establezimenduek autoebaluazioa egin beharko dute negozioaren lagunkoitasuna hobetzeko aldatu beharreko alderdiak zein diren jakiteko. Prozesua gainditutakoan,”Establezimendu Laguna” izatea lortuko dute, eta, hartara, beren konpromisoa zabaldu ahal izango dute
