Inguraldek «Talentua partekatzen» programa jarri du martxan Barakaldoko enpresetarako
Inguraldek, Barakaldoko garapen-agentziak, «Talentua partekatzen» programa abiarazi du. Lankidetza-ekonomiako ekimen bat da eta enpresen esperientziak eta profesionalen arteko harremanak baliatu nahi ditu herriko enpresetan talentua sustatu eta garatzeko.
Programak zortzi topaketa aurreikusten ditu, eta, elkargune horietan, arloren batean adituak diren enpresak bere ezagutzak partekatuko dituzte besteekin. «Modu berritzaile bat da gure enpresa txiki eta ertainetan ezagutza eta prestakuntza sustatzeko eta negozioetarako interesgarriak diren gaien inguruan sentsibilizatzeko», azaldu du Inguraldeko lehendakari Danel Solak.
Apirilean egindako ekonomia zirkularraren inguruko ereduzko saio baten ostean, ekainaren 2an bigarren jardunaldia egin da, herriko enpresa txiki eta ertainetako hogei langilerekin, gutxi gorabehera. Liftra enpresa izan da saioaren gidari eta enpresa orotara kudeatzeko doako software bat instalatzen irakatsi du bi ordutan tailer praktiko baten bidez.
Inguraldeko lehendakariak azpimarratu du «Talentua partekatzen» proiektuaren helburu nagusia dela «Barakaldoko erakundeak bil daitezen eta baliabideak batu ditzaten talentuaren garapenaren alorrean, profesionalen gaitasunak sustatu ahal izateko abantaila lehiakor gisa».
