Euskal Merkataritzaren XVIII. Topaketa, maiatzean: Kongresua eta tailer praktikoak

Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberek Euskal Merkataritzaren Topaketaren hamazortzigarren edizioa antolatu dute maiatzerako.  Topaketari hasiera emateko, maiatzaren 3an Kongresu bat egingo da Bilbon, eta jarraitzeko, hainbat herritan, Barakaldon barne, zenbait tailer praktiko eskainiko dira hilabete osoan zehar.

Kongresua Euskalduna Jauregian burutuko da Marka ezazu zure saltokiaren nortasuna! lelopean. Merkatari txikiei zuzendutako jarduera horren bidez, marka bat sortzeak eta sendotzeak duen garrantzia ikusarazi nahi diegu, bereziki bezeroentzat, balio bereizle gisa lehiakortasunaren aurrean.

Merkataritzaren topaketa Barakaldon

Kongresuaz gain, Euskadiko hainbat herritan hilabete osoan zehar burutuko diren tailer praktikoak ere antolatu dira. Inguraldek parte hartzen du Barakaldon burutuko den tailerraren antolakuntzan. `Zure markari buruz ez dakizuna. Zure bezeroek ikusten duten denda´ tailerra maiatzaren 23an, Innobak Beurko eraikinean egingo da.

Barakaldoko tailerrari buruzko informazio gehiago eta izen-emateak.

Kongresuari eta beste tailer batzuei buruzko informazio gehiago eta izen-emateak.

 

SUBIR