Datorren apirilaren 18an, Arau Profesionala aurkeztuko digute irudi pertsonalaren sektoreko elkarteek

Datorren astelehenean, hilak 18, helduko dira Barakaldokora Irudi Pertsonalaren sektoreko bi elkarte nagusiak, BIPE  (Irudi Pertsonalaren  Bizkaiko Enpresen Elkartea) eta IPB (Irudi Pertsonalaren Bizkaiko Elkartea), alegia, ile-apaingintza eta estetika sektoreari Irudi Pertsonalaren Arau Profesionala azaltzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Merkataritzaren Ganberaren laguntzaz taxutu dute elkarte biek Araua.

Sektorea profesionalizatzea da markaren helburu behinena, bai eta establezimenduak kalitatea izan dezaten lortzea, bezeroen beharrei eta igurikimenei erantzuteko. 

Gaur arte, 50 enpresa  bizkaitarrek ezarri dute araua, eta horrela bereizi dira lehia egiten dieten beste establezimenduetatik, bai eta balioa erantsi ere egiten jakiteagatik eta profesionaltasunagatik.

 

[Ikus agenda]

SUBIR