Bat egin du Barakaldok Giscom-Euskadi hiriko merkataritza jarduera garatzeko egitasmoarekin

Bat egin du Barakaldoko Udalak Eusko Jaurlaritzak eta Merkataritzako Euskal Konfederazioak (Euskomer) sustatutako  Giscom-Euskadi egitasmoarekin;

Informazio Sistema Geografikoetan oinarritutako tresna da Giscom, eta datu estatistiko batzuen bidez, udalerri bakoitzeko merkataritzaren benetako egoera ezagutzeko aukera ematen duGaur sinatu dute Barakaldoko alkate Amaia del Campok eta CECOBI-Bizakaiko Merkataritzako Enpresa Konfederazioko lehendakari Pedro Campok posizionatze eta lehiatze estrategia berriak garatzen laguntzeko plataformak eskaintzen duen informazioa merkataritza, ostalaritza, aisialdi eta turismoarekin zerikusia duten elkarte barakaldarren eta Udalaren esku jartzeko hitzarmena.

Hiriko establezimendu kopuruari buruzko gaur-gaurko informazioa eskuratzeko aukera ematen du Giscom-Euskadi aplikazioak, bai eta barruti bakoitzean nola dauden banatuta jakitekoa ere, zehatz-mehatz, non dauden kokatuta, zer jarduera egiten duten, zer lokal dauden hutsik eta abar.  Datu horiei beste batzuk eransten badizkiegu, hala nola, bizilagun kopurua, adina, sexua eta ikasketak, ibilgailu kopurua eta abar, hiriko errealitate sozioekonomikoaren erradiografia xehatua izango dugu, eta horrek merkataritza jarduera, enpresa ekintzailetza eta sektore horietako lurralde antolamendua eta plangintza egiten lagunduko digu.

Izan ere, Barakaldon erroldatutako 3.000tik gora negoziotatik, % 41,8 saltokiak dira; % 18,9, ostalaritza establezimenduak eta gainerako %39, berriz, beste sektore batzuetako jarduerak.  

SUBIR