Barakaldoko sei saltokik eskaintzen dute edoskitze-gunea

Úrsula, Baby Shop, Farmalud, Sanna, Farmacia González de Arrieta eta Nenes dira hirian merkataritza txikia indartzeko Inguralderen ekimenarekin bat egin duten saltokiak

“Bizi uda familian” izenburupean kaleratu du Inguralde-Barakaldoko Udaleko Garapenerako Agentziak Barakaldok hiriko sei saltokirekin batera eskaintzen duen edoskitze-guneak zerbitzuaren erabilera indartzeko informazio kanpaina.Hiriko merkataritza sustatzea da duela hiru urte Inguraldek abiarazitako proiektuaren helburua, eta horretarako, ume txikiak dituzten familiei erosketak egiteko modu errazagoa eskainiko zaie.Aldi berean, bateratzearen esparruan aurrera egin nahi da.

Hiri osoan sakabanatuta daude edoskitze-guneak: Úrsula eta Baby Shop, Done Bikendin; Farmalud, Urbanen; Sanna, Bagatzan, eta González de Arrieta farmazia eta Nenes, Erdialdean.Barakaldarrei eta hirira bisitan datozen familiei «ume txikia garbitu, eta esnea edo janaria lasai emateko prestatutako guneak erabiltzeko deia egiten diegu. Ondo hartuak izango dira saltoki guztietan».

Barakaldoko merkataritzaren irudia indartzen dugu, «herritarrei zerbitzu baliagarriak eskaintzen ahalegintzen diren saltokien hurbiltasuna eta gizatasuna agerian jarriz» gaineratu du Inguraldek.

Etxeko giroa duen gune erosoa

Geletan, behar den guztia dago, gurasoa zein umetxoa gustura egoteko. Besaulkia, aldatzeko altzaria eta pixoihalak botatzekoa daude. Familiek biberoiak eta potekoak berotzeko aparatua ere izango dute bertan. Geletako batzuk pisua eta edoskitzeko kuxina ere badute, dendariek Inguraldek jarritako oinarrizko materialari hainbat gauza erantsi baitizkiete.

Barakaldoko Edoskitze-guneen Sarearen Mapa argitaratu da, gainera, erraz aurkitu ahal izateko.

Informazio gehiago hemen:

http://www.inguralde.eus/empresas-y-comercio/barakaldo-comercial/salas-de-lactancia.html

SUBIR