Inguraldek ostalaritza eta turismo sektorerako MET 2015 diru-laguntzei buruzko informazioa banatuko du
Eusko Jaurlaritzak iragarri dituen laguntzek turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea du helburu. Diru-laguntzak jasotzeko interesa duten Barakaldoko negozioek Inguralderen Enpresa Sailera jo dezakete
Euskadiko turismo-enpresen modernizazioa eta lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntza programa abian da. Eusko Jaurlaritzak sustatzen du programa hori eta ‘Subvenciones MET’ izena du. Diru-laguntzak eskatzeko epea abuztuaren 11n bukatuko da. Interesa duten Barakaldoko enpresek Inguralderen, Barakaldoko Udalaren garapen-agentziaren, Enpresa Sailera jo dezakete informazioa jasotzeko. 944 789 395 – 944 789 400 telefonoetara dei dezakete edo mezu bat bidali helbide elektroniko honetara, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Banakako aholkularitza jasoko dute hobetze proiektua aurkezteko.
Inguraldek laguntzen difusioa indartu nahi du Barakaldoko turismo-enpresen artean. Horretarako, informazio-orri bat banatzen ari da hiriko establezimenduetan. Gainera, telemarketing burutzen ari da, urtean zehar, negozioa hobetzeko interesa izan duten enpresen artean. Newsletter bidezko komunikazioa egiten ari da eta informazio-gune bat jarri da Inguralderen webgunean (www.inguralde.com).
Diru-laguntzak eskatzeko epea abuztuaren 11n bukatuko da
Modernizazioa eta lehiakortasun turistikoa laguntzeko programak 700.000 euro erabiliko ditu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien ezarpena bultzatzeko. Horiek bezero eta enpresen arteko interakzioa eta negozioen efizientzia hobetuko dituzte. Diru-laguntzak enpresa hauek jaso ahalko dituzte: ostatu turistikoko enpresa txiki eta ertainak, jatetxeak, tabernak, kafetegiak, bidaia-agentziak, garraio turistikoko konpainiak, turismo aktiboko enpresak, kongresu antolatzaileak, eta turismo-gidetako enpresak.
Diruz lagundu daitezkeen ekimenen artean hauek daude: tik irtenbideen ezarpena, webgune 2.0, sare-sozialak, eskaintza modernizatzeko ekintzak (terrazak, klimatizazioa, insonorizazioa, etab.), erabilerraztasunaren arautegiarekin bat egiteko egokitzapenak edo ziurtatu daitezkeen kalitate eta ingurugiro kudeaketa sistemak ezartzea. Diru-laguntzak egindako inbertsioaren %20 eta %70 artekoak izaten dira.
