Inguraldek hiriko enpresentzako tailer bat antolatu du zerbitzuak Interneten bidez eskaintzeko

Barakaldoko Udaleko Inguralde garapen agentziak hiriko enpresentzako tailer bat antolatu du maiatzaren 4rako. Tailerrean, zerbitzuak Interneten bidez eskaintzeko eta bezeroak fidelizatzeko gaiak landuko dira.

Tailerra Inguralderen egoitza nagusian egingo da, 14:00-16:00. Prestakuntza hau Renova Digital programaren barnean dago, eta bere helburua da hiriko enpresek sarean duten eraginkortasuna bultzatzea. «Internet eta sare sozialen bidez, 24 orduz, arreta eta zerbitzuak eskaintzen lagundu nahi diegu. Publikoarekin harremana izateko beste modu bat da. Kalitatezko zerbitzu hurbila eta azkarra eskaini dezakete», azaldu du Inguraldek.

Parte hartzaileek errealitatea aztertzeko aukera izango dute, teknizismorik gabe. Izan ere, tailerrak Barakaldoko Andraca Farmaziaren kasu praktikoa landuko du (https://muchomasquesalud.wordpress.com/ ), bere esperientzia Interneten eta bere garapena. Gaur egun, sare sozialetan, eragin handiena duten estatuko 10 farmazien artean dago. «Aurrera egiten ari den herriko enpresa baten lana azaldu nahi genuen. Beste profesionalen galdera eta zalantzak argituko dira; dedikazio denbora, benetako kosteak, ondo funtzionatzen duten erremintak eta txarto funtzionatzen dutenak, etab.», gaineratu du Inguraldek

Zenbait gai jorratuko dira: nola fidelizatu bezeroak Interneten bidez, nola argitaratu edukiak sare sozialetan, zenbat denbora eskaini behar zaie sare sozialei eraginkorrak izateko, eta nola erabaki zer gaiei buruz idatzi.

Tailerra dohainik da, baina izena eman behar da aldez aurretik, 944 78 93 95 telefono edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bidez.

 

Ekintza honek Valora proiektuaren baitan egin da, proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du (POPV2007-2013)

SUBIR