Barakaldoko 15 enpresetako ordezkarik esportazioari buruzko topaketa batean hartu dute
Barakaldoko garapen-agentziak, Inguraldek, Empresareren V Edizioa ospatu zuen. Barakaldoko enpresen topaketara 15 enpresetako ordezkari joan ziren, eta elkarlana sustatzeko erak aztertu zituzten. Helburua da haien produktuak beste herrialde batzuetan banatzea, Interneten laguntzari esker.
‘De Barakaldo al Mundo, Barakaldotik Mundura’ lelopean, saioa logistika, informatika eta manufakturazko sektoreko enpresetan zentratu zen. Izan ere, lehenengoak produktuaren banaketaz arduratzen dira eta bigarrenak denda birtual eta ordainketa-sistemen sorkuntza eta kudeaketaz.
Topaketan hurrengo enpresek hartu zuten parte: Ane López, Cocinados Casado, Eba Cruz, Emaginarte, Futurmedia Berria, MRW Barakaldo, Nacex, Pacay Media, Pastelería Alai, Revical, RG Mensajeros, Site 4 Alle C, Someone Special, Temon Logística, Zabalit. Sektoreka, berezko produktua duten manufakturazko 4 enpresa, logistika sektoreko beste 4, eta itzulpengintzako bat.
