Inguraldek hainbat enpresen arteko topaketa antolatu du produktuen on line banaketa sustatzeko

Logistika, informatika eta manufaktura enpresentzako da, eta martxoaren 26an egingo da Barakaldoko udal garapen-agentziaren egoitzan

Empresareren V edizioa, Barakaldoko enpresen arteko topaketa, martxoaren 26an ospatuko da ‘De Barakaldo al Mundo, Barakaldotik Mundura’ lelopean. Ekimena Udalak antolatzen du, bere garapen-agentziaren bidez, Inguralderen bidez, eta bere helburua da herriko enpresek haien produktuak mundu osoan zehar banatzen hastea, Interneten laguntzari esker.

Lan saioa logistika, informatika eta manufaktura sektoreetako enpresentzako izango da. Izan ere, lehenengoak produktuen banaketaren arduradunak dira, eta bigarrenak denda birtualen kudeaketa eta sorkuntzarenak eta ordainketa-sistemen arduradunak ere bai.

Izena emateko epea zabalik dago. Interesa duten enpresek Inguralderekin harremanetan jar daitezke 944 789 395 / 944 789 400 telefonoen bidez edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoaren bidez.

Egitaraua

Empresare Yolanda Estacio adituaren ponentziarekin hasiko da. Yolanda Estacio Someone Special deituriko salmenta on line plataformaren sustatzailea da. Hitzaldiaren ondoren, ekitaldira joango diren enpresen aurkezpena egingo da, haien artean elkar ezagutzeko. Azkenik, networking espazio bat zabalduko da, elkarlan posibleak eta negozio aukerak zehazteko.

Empresare V topaketa Inguralderen egoitza nagusian ospatuko da, Barakaldon, k/ Aldapa, 3A, 14:00-16:00.

SUBIR