Inguraldek Eco-Comercio programa jarri du abian, merkataritza txikiaren garapen jasangarria ahalbidetzeko
Efizientzia energetikoan aditua den teknikari bat kontratatu du Udalak. Auditoretza energetiko bat egingo du eta faktura txikitzeko proposamenak ere bai
Barakaldoko Udalaren garapen-agentziak, Inguraldek, ekimen hau jarri du martxan, ‘gastu gutxiago salmenta gehiago’. Ekimen horren helburua da merkataritza, ostalaritza eta udal enpresek energia aurreztea. Programaren zeregin nagusia hau izango da; informazioa banatzea eta programara atxikitzen diren saltokiei banakako aholkularitza ematea. «Gure herriko merkataritzaren garapen jasangarria sustatu nahi dugu, haien saltokietan energia aurreztu dezaten», azpimarratu du Inguralderen presidenteak, Ana Belén Quijadak.
Horretarako, Udalak, Udal Enplegu Planaren bidez, efizientzia energetikoan aditua den teknikari bat kontratatu du, bost hilabetez. Saltokiak bisitatuko ditu, diagnostiko bat egiteko. Neurtuko du zenbat gastatzen duten hilero argiztapen, aire-girotze, makina lagungarri, ordenagailu, eta abarretan. Auditoretza hori egin ondoren, teknikariak faktura energetikoa txikitzeko plan bat aurkeztuko dio saltokiari, eta banakako aholkularitza ere eskainiko dio. Neurri horiek saltokien gastuak murrizteko lagungarriak izango dira, batez ere, argiaren faktura txikitzeko.
Inguraldek kanpaina informatibo bat egin du, Barakaldoko 3.000 saltoki eta enpresen artean, Eco-Comercio programa ezagutzera emateko. Ekimenean parte hartu nahi dutenek, hau da, profesional horren aholkularitza jaso nahi dutenek, Inguralderekin harremanetan jarri behar dira: 944 78 93 95 telefonoa edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoa.
Gida bat, diru-laguntzen mapa…
Udalak kontratu duen teknikariak lan hauek egingo ditu; saltokiak bisitatzea eta lagungarriak diren material informatiboak egitea. Horien artean, gida digital bat egongo da, energia aurrezteko aholkuz beteta egongo dena. Bestalde, erakundeen diru-laguntzei buruzko mapa bat eratuko du. Azkenik, Inguralderen webgunean material horiek guztiak eskegitzeko lekua egongo da. Horrela, merkatari, ostalari eta Barakaldoko enpresetako arduradunek kontsultatu ahalko dituzte.
2013an, Barakaldoko Udalak Eco Comercio programaren lehenengo edizioa egin zuen. Sektoreak erakutsitako interesa dela eta, proiektuarekin jarraitzea erabaki du.
