Hiria komertzialki bultzatzeko ekimenak

Inguraldek hiriko merkataritza sustatzea xede duten ekimen bi abiarazi ditu. Hemendik aurrera, herritarrek eta bisitariek baliabide digital berri bi izango dituzte Barakaldoko saltoki txikiek eskaintzen dituzten kalitatezko produktuen eskaintza zabala ezagutzeko, bai eta hiria erakargarriago bihurtzeko asmoz, saltokiek antolatzen dituzten aisia eta kultura arloko jardueren berri izateko ere. 

Inguraldeko lehendakari Ana Belen Quijada zinegotziak adierazi duenez, web orrian jarri den ‘Kultura-Merkataritza’ Agenda izeneko atalean ikusgai izango dira saltokiek antolatzen dituzten ekitaldi eta jarduerak, hala nola hitzaldiak, tailerrak, liburuen aurkezpenak, merkatu txiki solidarioak, erakusketak eta musika ekitaldiak zuzenean. Agenda ikusgai dago Inguralderen web orriko (www.inguralde.com ) (Barakaldo eta Merkataritza) merkataritza eta enpresak atalean.  Astero eguneratuko da. Bestalde, Udalaren garapenerako agentziak hilero posta elektronikoz 3.000 establezimendu eta 400 kontsumitzaile baino gehiagori bidaltzen dien kontsumoari eta hiriko enpresari buruzko aldizkarian ere sartuko da.

Halaber, KIUBek argitaratzen duen Kontsumoari buruzko Aldizkari Digitalean ere `Eros ezazu Barakaldon´ izeneko atal berri bat sortu da, eta bertan, hiriko merkataritza eta ostalaritzaren balio nagusiak azalduko dira. “Profesionalek gero eta produktu eta zerbitzu berritzaileagoak eta kalitate handiagokoak eskaintzeko egiten duten ahalegina helarazi nahi diegu herritarrei” azaldu du Inguraldeko lehendakari Ana Belen Quijadak

SUBIR