Barakaldok Red Innpulsok antolatzen duen Alkate eta Ekintzaileen arteko Lehengo Topaketan hartuko du parte

Oinarri teknologikoa duten ehun bat enpresa txiki bildu dira. Espainiako hainbat lekutatik etorri dira, eta guztiek hartu dute parte Red Española de Ciudades de la Ciencia y la Innovación, Red Innpulsok antolatutako Alkate eta Ekintzaileen arteko Lehengo Topaketan.

Ekitaldia urriaren 1ean ospatu da Madrilgo Factoría Cultural Mataderon. Bertan, Barakaldoko Alkatea, Alfonso Garcia, Madrilen Alkatea, Ana Botella, eta MINECOko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Idazkari Nagusia,  María Luisa Poncela, ere topaketara joan ziren.

Topaketa berri hau Red Innpulsoren estrategiaren barnean dago. Bere helburua da berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sustatzea eta ezagutzera ematea, merkatuetan errazago sartzeko.

Arin Innovation Barakaldoko ‘star up’ak herria ordezkatzeko aukeratu zuten. Enpresa, Barakaldoko Udalarekin batera, Google Glassentzako aplikazio baten garatzen ari da. Aplikazioa ‘Enjoy Barakaldo!’ deitzen da eta, etorkizunean, Googlen betaurrekoen erabiltzaileentzat izango da.  Proiektu pilotu horrek erabiltzaileen esperientzia indartu nahi du, turista edo hiritar gisa. Barakaldok hiritarrei zenbait informazio emango die haien inguruari buru. Euskadin hori egingo duen lehengo hiria izango da.

SUBIR