Herriko 30 sortzailek hartuko dute parte lehenengo ‘Barakaldo Creativity’ artisau merkatuan

Joan den larunbatean, Barakaldoko Karmengo jaietan, “Barakaldo Creativity Market” artisautza eta diseinuaren lehenengo topaketa ospatu da. Udalak sustatutako azoka hau ekintzailea eta alternatiboa da. Bere helburua da haien lana ezagutzera eman nahi duten herriko diseinatzaile, sortzaile, artisau, merkatari txiki eta denda weben produktuak erakustea.

Barakaldo Creativity Marketak udalerrian haien aktibitatea egunero burutzen duten artisau, diseinatzaile, artista eta merkatarientzako erakusleihoa izan nahi du. Bestalde, publikoari erosketa eta aisialdiko esperientzia ezberdina eta esklusiboa ematea du helburu. «Merkatu honetan hiriko gauzarik originalenak ikusteko eta erosteko aukera egongo da» azaldu du Inguraldek..

Barakaldo Creativityren lehenengo edizioa  Los Hermanos parkean ospatu da 10:00-21:30, eta jende asko hurbildu da bertara. Udalak 30 etxola jarri ditu  eta bertan sektore asko bildu dira, hala nola; moda, osagarriak, altzariak, pintura, zeramika, argazkilaritza, bitxigintza, musika, literatura eta gozogintza.

Merkatua iraun duen bitartean bisitariek mota askotako erakusketak ikusi dituzte: gozogintza sortzailea, karikatuak, egurra taila,  prozesu sortzaileari buruzko hitzaldiak, argazkilaritza, otzarak egiteko tailerrak, orrazketa tailerrak eta botoiekin egindako kreazioak. Musika egon da, Barakaldoko Geométrica taldearen eskutik, eta erakusgai zeuden objektuen zozketak egin dira.

SUBIR