Enpresak eta Merkataritza
Covid krisialdian terrazak handitzeko emandako epe berezia Alarma egoerarekin amaituko da
Barakaldok e-commerce plataforma propioa martxan jarri du, tokiko hiri-enpresen online salmentarako sarbidea errazteko
Ekimen honen bidez, Inguralderen eta ACE, Hiri Merkataritzaren eta Enpresen Elkartearen arteko lankidetzaren ondorioz, Barakaldok behin betiko bultzada eman dio tokiko merkataritzaren digitalizazioari, osasun-krisiaren erronka handienetako bati aurre egin diezaion.
Plataformak tokiko merkataritza-eskaintzaren potentziala erreferentzia-puntu bakar batean bilduko du, eta aukera emango die establezimenduei "online merkataritza-gune" berritzaile batean parte hartzeko eta denda propioa Interneten izatek
Inguraldek “Barakaldo merkataritza eta ostalaritza da, bizitza da” kanpaina abiatu du, herriko kontsumoaren gainean sentsibilizatzeko
Helburua, herritarrek herriko saltokietan eta ostalaritza establezimenduetan kontsumitzea bultzatzea, eta negozio horiek udalerriaren bizitzan duten garrantzia erakustea da.
Kanpaina hori da Barakaldoko Udalak COVID-19ak sektorean sortu duen krisiari aurre egiteko martxan jarri duen neurrietako bat, eta 1.100.000 euro baino gehiago bideratu dira horretara
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute hurrengo faserako, terraza jartzeko lizentziarik ez daukaten ostalaritza lokalek
Madrilek ezarritako aginduari jarraituz, terrazak eta mahaitxoak egiteko azalera handitzeko eska dezakete egungo 1. fasean, alarma egoeraren aurreko terraza baimena duten Barakaldoko ostalariek. Banan-banan eta malgutasunez aztertzen ari da Barakaldoko Udala nola arindu Covid-19aren karietara sektoreak bizi duen egoera. Behin-behinekoak dira ezarri diren irizpideak, deseskaladak dirauen bitartean erakundeek dekretatutako aldaketei men egin beharko baitzaie.
