Barakaldok enplegu berdeari buruzko prestakuntza eskainiko die lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei

Ingurumenaren sektorean lan egin nahi duten langabeek urriaren 2ra arte eman dezakete izena Aclima-Ingurumenaren Euskal Klusterrak Green Jobs Sarea ekimenaren baitan antolatu duen Hondakinen Kudeaketari buruzko Prestakuntza Inklusiboa izeneko ikastaroan. Inguralde ere bada ekimen horren parte.

Barakladon, 2026ko irailaren 28an

Ikastaroa lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten langabeei zuzenduta dago, eta prestakuntza teorikoa nahiz praktikoa, orientazioa eta laguntza pertsonalizatua konbinatuko ditu, "enplegu berdea" lortzeko aukera gehiago izan ditzaten.
Ikastaroak 120 orduko iraupena izango du. Prestakuntza teknikoa urriaren 19tik azaroaren 9ra izango da; parte-hartzaileek, zentro eta enpresetara bisitak egiteaz gain, orga-txartelaren ziurtagiria eskuratuko dute. Ondoren, azaroaren 10etik 16ra, enplegu berdea bilatzeko tailer bat egingo da eta, azaroaren 17tik 19ra, gaitasun digitalak landuko dira.

Gainera, abenduko lehen hiru asteazkenetan, banakako laguntza emango da lana bilatzeko.

Parte hartzeko ezinbestekoa da langabezian eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, Euskadin erroldatuta egotea, lan-baimena izatea, hizkuntza behar bezala jakitea eta proiektuarekiko prestasuna eta interesa izatea.

Izen-emateak

Izena emateko epea urriaren 2an amaituko da.
Informazio gehiago eta izen-emateak: 
aclimatalent.eus/aclima 

 

SUBIR