Inguraldek Ingeteam eta Centro Formación Somorrostro zentroekin lan egiten du, ekipo elektriko eta elektronikoen muntaketan interesa duten pertsonak prestatzeko, kontratatzeko konpromisoarekin

220 orduko prestakuntza-ibilbidea eskainiko zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden 12 langaberi.

Ingeteam enpresak % 50eko kontratazio-konpromisoa eskaintzen du. 

Barakaldo, 2024ko otsailaren 13a

Ingeteam enpresak bultzatutako "potentzia handiko bihurgailuen muntatzaile elektromekanikoak" prestatzeko proiektuan parte hartuko du Inguraldek, eta % 50eko kontratazio-konpromisoa dakar. Ekimenaren helburua da arlo horretan langile espezializaturik ez egoteari erantzutea eta langabeei lan-profil hori lortzeko aukera ematea.

Kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza-ikastaro honetan sartzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik lan-esperientzia izatea, baina honako titulu hauetakoren bat eduki behar da: DBH maila edo baliokidea, ELE - Elektrizitatea eta Elektronika Familiako 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria (ELEQ eta ELES sailetan), 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria, oinarrizko lanbide-heziketa edo erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloak. Halaber, interesdunak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar du.

Kontratatzeko konpromisoa duen ikastaro honetan izena emateko, online inprimaki bat erabili beharko da. Inprimaki hori Inguralderen webgunean eta sare sozialetan egongo da eskuragarri.

Inguraldek ez ezik, Meatzaldeako Behargintzak eta Behargintza Santurtzik ere parte hartzen dute eragile gisa. Ildo horretan, informazio-jardunaldi bat egitea aurreikusi da, non Ingeteam enpresak berak parte hartuko duen, otsailaren 27an. Ikastaroa martxoaren 11n hasiko da eta maiatzaren 24ra arte luzatuko da, 9: 00etatik 14:00etara eta 220 orduko iraupenarekin. Eskolak emateko lekua Ingeteam Power Technology-ren instalazioak izango dira, Ortuellako Abra Industrial Enpresa Parkean.

Prestakuntza amaitutakoan, parte-hartzaile guztiek Somorrostro Prestakuntza Zentroak emandako titulu bat jasoko dute. Ondoren, enpresak gutxienez sei hilabeteko kontratua egingo dio prestakuntza gainditzen duten ikasleen %50ari behintzat.

 

Informazio gehiago Enplegu Zentroan
Innobak eraikina - Dolores Ibarruri pasealekua 82 (Beurko zaharra, 38. pabiloia)  
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  /  944189044
SUBIR