Aula Mentorrek Office Paketeko programen erabilerarekin lotutako ikastaro berriak eskaintzen ditu

Maiatza osoan zehar burutuko den programa honek gehien erabiltzen diren tresnei buruzko berariazko ikastaroak barne hartzen ditu: Word, PowerPoint, Excel eta Access

Barakaldo, 2023ko maiatzaren 4a

Barakaldoko Udaleko Inguralde Garapen-Agentziak kudeatzen duen Aula Mentor Barakaldo deritzon zerbitzuak ikastaro berriak sartu ditu bere prestakuntza-programazioan, Office Paketearen erabilera errazteko helburuarekin; izan ere, pakete hori eremu profesionalean, erabiltzaile-mailan, gehien eskatzen den euskarrietako bat da.

Prestakuntza-proposamen honen bidez, interesdunek Office Paketearen ikuspegi orokorra lortu eta programa nagusien inguruko berariazko ezagutzak eskuratzeko aukera izango dute. Ikastaroen egutegia honako hau da:

Maiatzak 10: «WORD». 90 ordu.
Maiatzak 17: «POWER POINT». 75 ordu.
Maiatzak 24: «Excel». 90 ordu.
Maiatzak 31: «ACCESS». 90 ordu.

Ikastaroei buruzko informazio guztia esteka honetan dago eskuragarri, baita Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eta 944.78.95.27 telefono zenbakian ere.

 

SUBIR