‘Aula Mentor Barakaldo’ prestakuntza programarako matrikula zabalik

Aurten berriro ere ‘Aula Mentor Barakaldo’ prestakuntza programa bueltatu da irailean. Hezkuntza Ministerioaren online ikastaroak egiteko matrikulazioa irailaren 1ean hasi da, Barakaldoko Udalaren laguntzarekin.Programak 160 ikastaro eskaintzen ditu.

Horietan, Hezkuntza Ministerioaren probetxu ziurtagiria eskura daiteke. Lortzeko aurrez aurreko proba bat egin behar da ‘Aula Mentor Barakaldo’ egoitzan, Udal Enplegu Zentroan. Barakaldoko Udaleko garapen agentziak, Inguraldek, kudeatzen du egoitza.

Barakaldoko gela Euskadin existitzen den bakarra da. Horrek adierazten du zer nolako interesa duen Udalak prestakuntza sustatzeko. Bere helburua da biztanle helduak prestatzea, birziklatzea edota gaitasun profesional eta pertsonalak garatzea, teknologia berrien bidez

Aula Mentor Barakaldok CISCO  ikastaroen deialdi berria jarri du abian. Ikastaroek teknologia berrien inguruko prestakuntza ematen dute. Horien inguruko eskaera oso handia da gaur egun.

Aula Mentor eta CISCO ikastaroen eskaintza ezagutu nahi dutenek aulamentorbarakaldo.inguralde.info webgunea kontsulta dezakete informazio zehatzagoa jasotzeko. Bestela, programaren ardura duen taldearekin jar daitezke harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoaren bidez.

SUBIR