Enplegu arloak online prestakuntzako hamar ikastarotan izena emateko aukera irekiko du hil honetan, Mentor ikasgelaren bidez

Ikastaro honetan, Cisco teknologia erabiltzen duen informatika aurreratuko zazpi modulu dira aipagarrienak, Juan Antonio Pizarro zinegotziak azaldu duenez.

Barakaldo, 2021eko azaroaren 9a

Juan Antonio Pizarro 'Inguralde' tokiko garapen agentziako Enplegu zinegotzi eskuordetuak gaur jakinarazi duenez, zabalik dago Barakaldoko Mentor Ikasgelaren doako ikastaroen deialdi berrian izena emateko aukera. Online prestakuntzako hamar modulu dira, eta horien artean Cisco teknologia erabiltzen duen informatika aurreratuko zazpi modulu dira aipagarrienak.

Matrikulatzeko epea azaroaren 15era arte luzatuko da kasu guztietan, baina lehenago itxi ahal izango da, baldin eta plazak agortzen badira. Plazak izena emateko hurrenkera zorrotzaren arabera esleituko dira. Prestakuntza astebete geroago hasiko da, hau da, hilaren 22an.

Pizarrok ikastaro horietan izena emateko deia egin die barakaldarrei. Ikastaro horiek hagitz erabilgarriak dira hainbat sektoretako profesionalentzat, batez ere teknologia berriekin loturik daudenentzat. "Cisco ziurtagiriak dituzten langileen profilak oso ondo baloratzen dituzte enpresek", azpimarratu du.

Cisco ziurtagiriak dituzten ikastaroak honako hauek dira: Linux Essentials, Gauzen Interneteko sarrera, Zibersegurtasunerako sarrera, Ekintzailetza Digitala, Networking Essentials (sareko gailuak), Get Connected (Interneteko sarrera) eta Zibersegurtasunaren arloko Essentials.

Aipatu diren lau ikastaro horietan matrikula modu presentzialean egin daiteke, Udalaren garapen agentziaren egoitzan, Inguralden (Aldapa kalea 3a), eta baita Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoaren eta 944 789 257 telefonoaren bidez ere; helbide horietan zalantza guztiak argitu ahal izango dira, eta bai informazio gehiago jaso ere.

"Funtsezkoa da erakundeetatik herritarrei teknologia berrien inguruko prestakuntza ematea, aukera faltagatik inor atzean gera ez dadin. Etengabe aldatzen ari diren sektoreez ari gara, eta funtsezkoa da sektore horietan trebatzen jarraitzea ", berretsi du Juan Antonio Pizarrok.

Arestion aipatu ditugun ikastaroek ez dute azterketa presentzialik, eta, hainbestez, Ciscok ematen duen aprobetxamendu- edo bertaratze-ziurtagiria Ciscoren arloko ikastaro horien kasuan soilik ematen da:, gainerako kasuetan, tutoreek jaulkitzen duten ziurtagiria emango da.

ESPAINIAKO GOBERNUAK SUSTATZEN DUEN ZERBITZUA

Barakaldoko Mentor Ikasgelak 150 prestakuntza-ikastaro baino gehiago eskaintzen ditu, jarduera-multzoen arabera sailkatuta. Ikastaro horiek tutore baten laguntza dute, eta estatu osoan Mentor Gela proiektua sustatzen duen Espainiako Gobernuaren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren ziurtagiri ofiziala jasoko dute.

Zehazki, Barakaldoko Udaleko Inguralde garapen agentziak kudeatzen du Barakaldoko Mentor Ikasgela. Gaur egun, ikastaro horiek eskaintzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde bakarra da, Ministerioarekin duela gutxi sinatu duen akordio bati esker.

SUBIR