Udalak salmenta ez-iraunkorreko postuetarako eskaera-proposamenak aurkezteko epea ireki du

Barakaldoko Udalak izozki-denden eta bestelakoen (txurreriak, foodtruck-ak eta antzekoak) enkanterako proposamenak egiteko epea ireki du, 2021eko apirilaren 17tik urriaren 17ra

Kokapenak:

  • Askatasun etorb. (Anaien Parkea)
  • Balejo kalea (Gurutzeta)
  • San Bizente Elizateko Plaz
  • Euskadi etorb. Arteagagoiko kalearekiko bidegurutzea
  • Norberto Acebal kalea (Retuerto).

Esleitzeko modua:

  • Kokaleku baterako eskatzaile bakarra bada, zuzeneko esleipena (Izozkitegietarako lehentasuna)
  • Lehiakide bat baino gehiago egonez gero, lizitazioa (eskaera egiten den unean)

Tasak:

Baimen-dekretuan zehaztutakoak (Dagozkien Ordenantza Fiskaletan ezarritako aldirako proportzionala)

Eskabidea, erantzukizunpeko adierazpena eta lizitazioa aurkeztea:

  • Aurrez aurre 11. leihatilan (aurretiko hitzorduarekin), edo erregistro telematikoz (lizitazio irekiarekin) martxoaren 31ra arte.
    Ez da onartuko Ingurumenaren posta elektronikora zuzendutako eskaerarik edo proposamenik, ezta posta arruntez bidalitakorik ere.

Inprimakiak:

Eskaera-inprimakia, erantzukizunpeko adierazpena, eta proposamen ekonomikoa aurkezteko inprimakia (lizitazioa), batera aurkeztu beharrekoak.

Beste eskakizunak

Ikus beste eskakizun eta baldintza batzuk 2021/2507 Dekretuan.

 

 

SUBIR