Covid-19k eragindako krisiaren karietara lanik gabe geratu direnei lana emateko programari eman dio hasiera Barakaldoko Enplegu Arloak
Gaur iragarri du Juan Antoni Pizarro zinegotziak Aldundiak finantzatutako 3R programan sartuta dagoen ekimen hau
Gaur iragarri du Barakaldoko toki-garapenerako agentziako Enplegu Arloko zinegotzi ordezkariak, datozen egunotan hasiko direla Teresa Laespadak zuzendutako Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatutako 3R programak lana emateko jasotzen dituen ekintzak.
Barakaldo, 2021eko martxoaren 2a
"Covid-19k eragindako krisiaren ondorioz lanik gabe geratu diren ehun bat pertsonari zuzendua dago programa. Auzokide horiek birkokatzea lortzeko lan egingo dugu, enpresekin topaketak eginez eta enplegu-eskaintzak lortuz; hau da, enpresekin bitartekotza eginez", azaldu du Pizarrok.
Interesa dutenek Inguraldera jo dezakete, ekimenean izena emateko. Edo bestela, telefonoz 944 789 408 eta 944 789 176 zenbakietara deituta edo bi helbideotako batera posta elektronikoa bidalita ere: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Bi orduko 10 modulutan lan egingo da birkokatze prozesuan. Era berean, 10 kidek osatuko dute modulu bakoitza, eta horiekin banaka zein taldeka egingo da lana, kasu batzuetan aurrez aurre eta beste batzuetan, berriz, telematikoki.
Integrando Fundazioa arduratuko da lan hori guztia egiteaz.
Honako sektoreotako enpresekin topaketak egitea aurreikusi da: eraikuntza, bulegoen digitalizazioa, bezeroarentzako arreta-zerbitzuak (telemarketina), logistika, biltegia eta garraioa, zerbitzu soziosanitarioak, garbiketa-zerbitzuak eta hondakinen bilketa, fabrikazio mekanikoa, energia berriztagarriak eta elikadura-zerbitzuak (supermerkatuak).
Juan Antonio Pizarrok azaldu duenez, "Enpresekiko bitartekotza-lan hori oso onuragarria da langabezian dauden langileentzat ez ezik, konpainientzat berentzat ere, lanpostu bakoitzerako bilatzen duten profila errazago aurki baitezakete".
